2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Hasierako onespena 2025eko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Beraskoaingo Udalaren 2026ko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena, bat etorriz abuztuaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beraskoainen, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio-egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak.
Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2602009