2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontua.
Jendaurrean jartzeko iragarkia argitara eman zen 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da, hemen jasotzen den gisara:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 4.350.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 650.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 2.477.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.191.200,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 147.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 2.300.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 102.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 17.218.000,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 5.735.400,00 euro.
2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 7.680.400,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.112.200,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak: 2.365.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 325.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 17.218.000,00 euro.
Mutiloan, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2602033