44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

2026rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzak 2026ko otsailaren 14an emandako 2026-0071 Ebazpenaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako plaza hauek eskaintzen dira:

–Plantilla organikoko 7C plaza, zerbitzu anitzetako enplegatuarena, lan-araubide finkokoa, errelebo-kontratuaren modalitatean. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: B2 (ahozkoa) eta B1 (idatzia). Oposizio-lehiaketaren bidez beteko da.

–Plantilla organikoko 11A plaza, administrari-ofizialarena, lan-araubide finkokoa. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: C1. Oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2026ko otsailaren 14an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2602297