44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

37/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroan 2026an Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren probaren deialdiaren egutegia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluaren 1. eta 2. apartatuek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irakaskuntza horien erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuek xedatzen dutenaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, sarrera baldintzak betetzeaz gainera, kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko behar diren gaitasun eta ezaupide artistikoak erakusteko berariazko proba bat gainditu beharko da. Berariazko proba espezifiko horri gaitasun artistikoaren proba deritzo, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolaketa eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 6.3 artikuluan adierazitakoarekin. 2026ko probari dagokionez, proba horren deialdiaren egutegia zehaztu behar da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroan 2026an Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren probaren deialdiaren egutegia onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta dagokion eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera; Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora, Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolara eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara.

Iruñean, 2026ko otsailaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA.–NAFARROAKO GAITASUN ARTISTIKOAREN PROBAREN DEIALDIAREN 2026KO EGUTEGIA

OHIKO DEIALDIA GAITASUN
ARTISTIKOAREN PROBARAKO

EGUNAK

Inskripzio-eskaerak aurkezteko epe arrunta.

2026ko martxoaren 3tik 10era (14:00ak arte)

Inskripzio-eskaerak aurkezteko epe berezia.

2026ko apirilaren 20tik 30era (14:00ak arte)

Onartutako pertsonen eta egokitzapenen behin-behineko zerrendak argitaratzea.

2026ko maiatzaren 6a

Behin-behineko zerrendei (onartutako pertsonena eta egokitzapenena) erreklamazioak egiteko epea.

2026ko maiatzaren 6tik 8ra (14:00ak arte)

Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda eta egokitzapenen ebazpena argitaratzea.

2026ko maiatzaren 14a

Informazioa argitaratzea Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren webgunean: izangaien gelaz gelakako banaketa.

2026ko maiatzaren 15a

Erdi eta goi mailako gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna.

2026ko maiatzaren 21a (15:30etik 19:00etara).

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea.

2026ko maiatzaren 26a

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea.

2026ko maiatzaren 27tik 29ra (14:00ak arte)

Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea.

2026ko ekainaren 4a

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den arte eta goi mailako diseinu eskolan jaso behar dira).

2026ko ekainaren 11tik aurrera

APARTEKO DEIALDIA GAITASUN
ARTISTIKOAREN PROBARAKO

EGUNAK

Inskripzio-eskaerak aurkezteko epea.

2026ko abuztuaren 31 (14:00ak arte)

Onartutakoen zerrenda eta egokitzapenen zerrenda argitaratzea.

2026ko irailaren 1a (goizez)

Erdi eta goi mailako gaitasun artistikoaren proba egiteko eguna.

2026ko irailaren 1a (15:30etik 19:00etara)

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea.

2026ko irailaren 2a

Gaitasun artistikoaren probaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa jartzeko epea.

2026ko irailaren 2a eta 3a (14:00ak arte)

Gaitasun artistikoaren probaren behin betiko emaitzak argitaratzea.

2026ko irailaren 4a

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den arte eta goi mailako diseinu eskolan jaso behar dira).

2026ko irailaren 4tik aurrera

Iragarkiaren kodea: F2602844