Iragarkia
44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
590E/2025 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nekazaritza ustiategien ondorengotzarako lankidetzarako laguntzen" 2026ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPE delakoaren barruan eta 7169 esku-hartzearen esparruan (Ondorengotzarako lankidetza). DDBN kodea: 880867.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.
Laguntzak eta haien ordainketak kudeatzeko sistemak ezarrita daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzkoan, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita. Horrez gain, haren 77. artikuluan, berariaz garatzen dira "Ustiategien ondorengotzarako lankidetza" egiteko laguntzak.
Europako Batzordeak, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako 2023-2027 NPEaren Plan Estrategikoa onetsi zuen. Dokumentu horretan jasotako neurrietako zenbaitzuk nekazaritza ustiategien ondorengotzarako lankidetzarako laguntzak dira, honako helburu hauek dituztenak: belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, lurrerako sarbidea erraztea, lanbide kualifikazioa hobetzea, despopulazioari aurre egitea, biztanle berriak –bereziki, gazteak eta emakumeak– gera eta finka daitezen sustatzea, nekazaritzako elikagaigintzaren eta basogintzaren sistema jasangarri eta dibertsifikatzailea eta bioekonomia bultzatzea.
Hasiera batean, lortu nahi zen helburua Nafarroan garatuko zenik ez zuen ezartzen dokumentu horrek. Alabaina, NPEPE delakoaren laugarren aldaketaren proposamenean sartu da, 7169. esku-hartzearen –"Ustiategien ondorengotzarako lankidetza" izenekoaren– bidez, eta hori gauzatzeko kreditua ezarri da, finantzaketa iturriaren arabera banakatuta: Nafarroako Gobernua eta Europar Batasuna. Haren gastu publikoaren % 40 LGENF funtsak kofinantzatzen du, eta prima gisako dirulaguntza ezartzen da.
Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretan, zuzeneko familiari lotuta ez dauden errelebo lerro berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritza jardueraren jarraipena eta lurraren erabilera bermatze aldera.
Horretarako, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia nekazaritza sektorean belaunaldi erreleboa egiteko Lurberri programa exekutatzen ari da. Programak gazteei nekazaritzaren, abeltzaintzaren edo nekazaritzako elikagaigintzaren alorretako jardueretan sartzen laguntzeko ezarrita dituen 12 ekintza zehatzetatik bat nekazaritzako ustiategien ondorengotza sustatzea da.
Neurri honi honako hauek aplikatu behar zaizkio: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamendua, arauak ezartzen dituena Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruz, laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita; eta hori garatzeko Estatuko araudia:
–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.
–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta Europako NBEUF eta LGENF nekazaritza funtsen gobernantza arautzen duena Espainian.
–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege dekretu batzuk aldatzen dituena.
Bat etorriz Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikuluan ezarritakoarekin, xedatzen baitu espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dutela etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000,00 eurotik gorakoa denean.
Ebazpen honen ondoriozko gastuei aurre egiteko, 300.000,00 euroko urte anitzeko gastua baimentzen da 2026rako eta 300.000,00 eurokoa 2027rako, 720007 72300 7700 412105 NPEPE LGENF 23-27 delakoaren partida baliokidearen kargura. Ustiategien ondorengotzarako lankidetza, Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorraren barnean.
Adierazitakoarekin bat, eta ditudan eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuaren bidez eta departamentu horren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudanak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea "Nekazaritza ustiategien ondorengotzarako lankidetzarako laguntzen" 2026rako deialdia.
2. Onestea "Nekazaritza ustiategien ondorengotzarako lankidetzarako laguntzen" oinarri arautzaileak, zeinak ebazpen honen 1.-4. eranskinetan jaso baitira. Laguntza horiek Nafarroako 2023-2027 NPEPE delakoaren barruan emanen dira, 7169 esku-hartzearen esparruan (Ondorengotzarako lankidetza). NPEaren plan estrategikoaren aldaketak, esku-hartze honi dagozkionak, Batzordeak onetsi ondoren izanen dituzte ondorio juridikoak, ez lehenago.
3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken ordainketako eskabideak aurkezteko epea 2027ko ekainaren 1ean bukatuko da.
4. 300.000,00 euroko gastua baimentzea 2026rako eta 300.000,00 euroko gastua 2027rako, 720007 72300 7700 412105 NPEPE LGENF 23-27 delakoaren partida baliokidearen kargura. Ustiategien ondorengotzarako lankidetza, Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorraren barnean.
5. Oinarri arautzaileak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko abenduaren 29an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
1. ERANSKINA.–NAFARROAKO 2023-2027 ALDIRAKO NPE-AREN PLAN ESTRATEGIKOAREN BARRUKO 7169 ESKU-HARTZEAREN ESPARRUKO NEKAZARITZA USTIATEGIEN ONDORENGOTZARAKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea, aplikazio eremua eta helburua.
1. Oinarri hauen xedea "Nekazaritza ustiategien ondorengotzarako lankidetzarako laguntzak" arautzea da, Nafarroako 2023-2027 NPEPE delakoaren 7169 esku-hartzearen esparruan, Lankidetzari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren –2021eko abenduaren 2koaren– 77. artikulua aplikatuz. Esku-hartzea Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 42. artikuluaren aplikazio eremuaren barruan dago (ez dago Estatuaren laguntzen ebaluazioaren mende).
2. 7169 esku-hartzearen (Ustiategien ondorengotzarako lankidetza) jomuga nekazaritza sektorean belaunaldi berrikuntza sustatzea eta nekazaritza ustiategien bideragarritasuna handitzea da, eta horretarako, ustiategiak berregituratu eta zabaltzea, ustiategien titularren lanbide kualifikazioa handitzea, eta nekazaritza edo abeltzaintza jarduera eteteko erabakia hartzen duten nekazariei edo abeltzainei laguntza ematea, ustiategia beste nekazari eta abeltzain batzuei lagatzeko. Horretarako, xede zehatz hauek bete nahi dira:
–Emakumezko nekazari gazteak eta emakumezko beste nekazari berri batzuk erakartzea eta horiei laguntzea, eta landa eremuetan enpresa garapen jasangarria erraztea.
–Landa eremuetan enplegua, hazkundea, gizarte-inklusioa eta tokiko garapena sustatzea, bioekonomia eta basogintza jasangarria barne direla.
2. oinarria.–Lurralde-eremua.
Nekazaritza ustiategien ondorengotzarako lankidetzari aplikatzen ahal zaio laguntza, baldin eta Nafarroako lurralde-eremukoak badira ustiategi horiek.
3. oinarria.–Definizioak.
Deialdi honen ondorioetarako, hona zer den:
1. Lagatzailea: beste norbaiti bere ustiategia lagatzen dion pertsona fisikoa.
2. Lagapen-hartzailea: ustiategia lagatzen zaion pertsona fisikoa.
3. Nekazaritzako diru-sarrerak: nekazariak nekazaritza jardueratik jasotako diru-sarrera gordinak, nola Europako hala estatuko zuzeneko laguntzak eta Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Sistemaren bidez jasotako kalte-ordainak barne hartuta, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren arabera.
4. Lankidetza proiektua: nekazaritzako ustiategia lagatzen duen pertsonaren eta ustiategia jasotzen duen pertsonaren arteko akordioa, ustiategia eskualdatzeko, barne hartuta ordainketa bakarreko eskubideak, esperientziaren bidez eskuratutako jardunbideak eta ezagutzak, eta, bereziki, alde guztiek beren gain hartzen dituzten konpromisoak; halaber, lankidetza proiektuak aholkularitza erakunde publikoaren parte-hartzea izanen du, 232E/2024 Foru Aginduaren 6. artikuluari jarraikiz betiere, ustiategiak eskualdatzeko eta errelebatzeko prozesuan.
5. Lehen mailako senidea: ezkontidea edo izatezko bikotekidea, seme-alabak eta gurasoak. Odol-ahaidetasunezkoak edo ezkontza-ahaidetasunezkoak izaten ahal dira.
6. Bigarren mailako senidea: amonak, aitona-amonak, anai-arrebak eta bilobak. Odol-ahaidetasunezkoak edo ezkontza-ahaidetasunezkoak izaten ahal dira.
4. oinarria.–Laguntzaren onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izaten ahal dira 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak, baldin eta beren nekazaritzako ustiategia beste pertsona fisiko bati lagatzen badiote lankidetza proiektu baten bitartez.
5. oinarria.–lagatzaileek bete beharreko baldintzak.
Lagatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntza eskatzen duten unean:
1. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE) inskribatuta egotea ustiategiaren titular den pertsona fisiko gisa edo nekazaritzako ustiategiaren titular den pertsona juridikoaren bazkide gisa, ekonomikoki bideragarria izanik 0,2 ULU (urteko lan unitate) baino gehiago aurreko bost urteetan, etenik gabe. Errenta unitarioa erreferentziako errentaren % 35etik gorakoa denean hartuko da bideragarritzat.
2. Ondorengotzaren eraginpeko ustiategiaren orientazio tekniko-ekonomikoa (OTE) honako hauetako bat izanen da:
i. Ardi eta ahuntz azienda eta bestelako belarjaleak.
ii. Haragitarako behi azienda.
iii. 150 AzLU baino gutxiagoko Esnetarako behien aziendak, araubide estentsiboan eta erdiestentsiboan, behi haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretuaren arabera.
iv. Askotariko abeltzaintzako eta sailkatu ezinezko ustiategiak, zaldi aziendako gutxienez 15 AzLU dituztenak.
v. Mahastizaintza.
vi. Ekologikoan gutxienez 0,5 ULUrekin diharduen edonor.
Lagatzailea OTE desberdinak dituzten hainbat ustiategiren pertsona juridiko titularra edo haren bazkidea bada, oinordetzaren eraginpeko nekazaritzako ustiategitzat hartuko da guztizko marjina gordin handiena duena.
3. 72 urte baino gehiago ez izatea.
4. Gizarte Segurantzan nekazaritza jardueragatik kotizatzen ari izatea eta gutxienez aurreko bost urteetan etenik gabe kotizatu izana.
5. Erretiro arrunteko egoeran egotea azken ordainketa eskatzeko unean.
4. eta 5. apartatuetatik salbuetsita daude 65 eta 72 urte bitarteko pertsonak, erretiro arrunteko egoeran edo erretiro aktiboko egoeran daudenak, baldin eta ustiategia Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta badute eta aurreko bost urteotan ULU bat baino gehiago izan badute.
6. Lankidetza proiektu bat formalizatzea lagapen-hartzaile batekin, baldin eta 6. oinarriaren arabera ezarritako baldintzak betetzen baditu eta 7. oinarrian adierazitako gutxieneko edukia badu. Eskatzaile bakoitzak gehienez bi lankidetza proiektu formalizatzen ahalko ditu bi lagapen-hartzailerekin, betiere 6. oinarrian adierazitako baldintza guztiak betetzen badituzte.
7. Sarturik ez egotea laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku egoeretan, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluarekin, bereziki zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
8. 232E/2024 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera definitutako Nafarroako aholkularitza entitate publikoarekin ustiategien erreleborako aholkularitza kontratua izatea.
9. Gainera, ustiategiaren titular diren pertsona juridikoen bazkide diren pertsona fisikoentzat:
a. Oinarri honetako 1.-8. apartatuetan eskatutako baldintzak betetzea.
b. Bazkide nagusiaren partaidetza ehuneko bera izatea, gutxienez.
c. 9. oinarrian ezarritako laguntza eta ustiapenari buruzko baldintzak dagokion sozietatean duten partaidetza ehunekoari lotuta kalkulatuko dira.
d. Ez da diruz lagunduko abiapuntuko ustiategiko kideei egin beharreko lagapenik.
6. oinarria.–Lagapen-hartzaileek bete beharreko baldintzak.
Hauek izaten ahalko dira lagapen-hartzaile:
1. Laguntza eskatzen den unean honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:
a. Gutxienez 18 urte izatea edo 55 urte ez betetzea deialdia azkentzen deneko egunean.
b. Lagatzailearen bigarren mailarainoko senide ez izatea, ez odol-ahaidetasunez ez ezkontza-ahaidetasunez.
c. 0,5 ULU baino gehiagoko nekazaritzako ustiategi baten titularra ez izatea.
d. 5. oinarriaren arabera definituta egonik 7. oinarrian adierazitako gutxieneko edukia duen lagatzaile batekin lankidetza proiektu bat formalizatzea.
e. Ustiategien erreleborako aholkularitza kontratua izatea 232E/2024 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera definitutako Nafarroako aholkularitza entitate publikoarekin.
2. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ustiategiaren titular diren pertsona juridikoen bazkide diren pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a. Oinarri honetako 1. apartatuan eskatutako baldintzak betetzea.
b. Bazkide nagusiaren partaidetza ehuneko bera izatea, gutxienez.
c. Ustiapenari buruzko baldintzak eta konpromisoak dagokion entitatean duten partaidetza ehunekoari lotuta kalkulatuko dira.
7. oinarria.–Lankidetza proiektua.
1. Laguntza eskaerarekin batera, horretarako ezarritako plantillaren araberako lankidetza proiektu bat aurkeztuko da, lagatzailearen eta ustiategian haren ondorengo izanen den lagapen-hartzailearen artean formalizatua, eta horren gainean oinarrituko da ondorengotza prozesua.
2. Lankidetza proiektuak beti izanen du 232E/2024 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera definitutako Nafarroako aholkularitza entitate publikoaren partaidetza ustiategiaren eskualdaketa eta errelebo prozesuan.
3. Lankidetza proiektuak alderdi hauek jasoko ditu gutxienez:
a) Laga beharreko nekazaritzako ustiategiaren deskribapen tekniko-ekonomikoa, honako hauek barne hartuta: abiapuntuko egoera, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen datuak, lurralde oinarria eta oinarrizko ordainketa eskubideak, bai eta ustiategiaren ukaite eta eskualdatze araubidea ere.
b) Nekazaritzako ustiategiaren eskualdaketaren kronograma eta ondorengotza lortzeko eginen diren ekintzak.
c) Lagatzaileak lagapen-hartzaileari transmititu beharreko ezagutzen xehetasuna, ustiategiari buruzko ezagutza espezifikoak –nola teknikoak hala kudeaketari buruzkoak– bereganatzen direla bermatze eta nekazaritza jarduera arrakastaz garatze aldera.
d) 8. oinarrian ezarritako lagatzaileentzako eta lagapen-hartzaileentzako konpromisoak, bai eta aholkularitza entitate publikoarentzako konpromisoak ere, horren arduradunen izenekin eta helbideekin.
e) Parte hartzen duten entitateen eskubide eta betebeharrak.
f) Aholkularitza entitate publikoak eskualdatze prozesuan bere gain hartutako funtzioak, gutxienez honako hauek jasoko dituztenak:
a. Lankidetza proiektua aholkularitza sisteman sartzea, lagapen prozesurako teknikari mentore bat esleituz.
b. Eskualdatze prozesu partikularraren jarraipena egiteko eta mentorizatzeko protokoloa.
c. 21. oinarrian onuradunaren laguntzari buruz ezarritako publizitate konpromisoei eta ustiategia eskualdatzeko prozesuari eustea.
d. Lagapen-hartzaileak laguntzaren azken ordainketa ebatzi ondorengo bost urteetan konpromisoak betetzen ez baditu, berresleipenean aplikatu beharreko jarraipen sistema bat ezartzea lagapen-hartzaile baten ondoren, eta eskaintzaren eta eskariaren arteko lotura ezartzea.
g) Lagapen-hartzaileak nekazaritza sektorean sartzeko egin beharreko jarduketak (lehen instalazioa, nekazaritza dibertsifikazioa, inbertsioak edo beste esku-hartze batzuen garapena, aholkularitza, kalitatezko ekoizpenak eta egokitzat jotzen ahal diren beste batzuk).
h) Hitzarmenaren iraupena, indarraldia, aldaketa eta bukaera.
i) Gatazkak konpontzea.
8. oinarria.–Lagatzaileen eta lagapen-hartzaileen konpromisoak eta obligazioak.
1. Lagatzaileek eta lagapen-hartzaileek konpromisoa hartzen dute bien artean sinatutako lankidetza proiektuan jasotako baldintza guztiak betetzeko eta ustiapena jabetzan lagatzeko, errentamendu edo salmenta kontratuen bidez, aipatutako lankidetza proiektuan jasotako moduan.
2. Lankidetza proiektua eta bertan jasotako konpromisoak laguntzaren azken ordainketa egin baino lehen bete beharko dira, eta alde guztiek bost urteko epean mantendu beharko dituzte, laguntzaren azken ordainketa ebazten den egunetik zenbatzen hasita.
3. Lagatzaileen konpromisoak:
a) Lagapen-hartzaileei lagatzea beren jabetzako lurralde oinarria eta oinarrizko ordainketarako eskubideak. Ustiategi osoaren jabea ez bada, ustiategi horren ekoizpen jarduerari eragiten dioten kontratuak indargabetu egin beharko ditu lagatzaileak.
Ganadua lagapen-hartzaileei eskualdatzen ahalko zaie, edo hirugarren pertsonei saldu.
b) Nekazaritza jarduera uztea eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan baja hartzea bere nekazaritza jardueratik.
Haatik, nekazaritza gainazalak edo familia kontsumorako aziendak ustiatzen jarraitzen ahalko du, horiek aitortu gabe ezein laguntzarik eskatzeari dagokionez. Kasu horretan, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan alta emanda egon ahalko da autokontsumorako ustiategi baten titular gisa (hektarea batetik behera edo azienda larriko 2 unitatetik gora).
c) Nekazaritza jardueraren erretiro arrunteko egoeran egotea, legeria nazionalaren arabera.
d) Nekazaritza jarduerarekin lotutako laguntzarik ez eskatzea.
e) 5.8 oinarrian ustiategien erreleborako eskatzen den aholkularitza kontratuari eustea, aholkularitza entitatean ezarritakoaren arabera.
4. Lagapen-hartzaileen konpromisoak:
a) Gizarte Segurantzan bere nekazaritza jardueragatik kotizatzea.
b) Jarduneko nekazaria izatea.
c) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan titular edo bazkide gisa inskribatuta egotea, gutxienez ULU batekin.
d) Bost urteko epea igaro aurretik lagapen-hartzaileak nekazaritza jarduera uzten badu edo lagatzaileak eskualdatutako ustiategiari uko egiten badio arrazoi justifikatuak tarteko, ezarritako konpromisoak betetzen dituen lagapen-hartzaile berri bati lagatzen ahalko dio ustiategia.
Aholkularitza entitate publikoa arduratzen ahalko da lagatako lurren eta oinarrizko ordainketarako eskubideen bitartekaritzaz, hasieran emandako lankidetza proiektuan jasotako konpromisoak betetzen dituzten geroagoko lagapen-hartzaileei saltze edo alokatze aldera.
e) 6.1.e oinarrian ustiategien erreleborako eskatzen den aholkularitza kontratuari eustea, aholkularitza entitatean ezarritakoaren arabera.
5. Espedientea izapidetzen eta kudeatzen den bitartean, honako hauek egin beharko dira:
a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari komunikatzea neurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.
b) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Honako hauek egiten ahal dituzte egiaztapen lan horiek: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak, Nafarroako 2023-2027 NPEPE kudeatzen duen agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio organoek.
9. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.
1. Laguntza oroharreko zenbateko batean datza, eskualdatzeari dagokion aukera kostuaren zati bat konpentsatzeko, nekazari edo abeltzainei beren jarduera utzi eta ustiategia lagatzea baitakar horrek. Nolanahi ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da 85.000 eurotik gorakoa izanen.
2. Laguntzaren zenbatekoa (LZ) honela kalkulatuko da:
LZ (eurotan) = 2 x (% 50 [azken 3 urteotako nekazaritzako diru-sarreren batez bestekoa] – Urteko erretiro-pentsioa)
Eskatzailea nortasun juridikoko ustiategi bateko kidea bada, dagokion sozietatean duen partaidetza ehunekoari lotuta kalkulatuko da laguntza, 5.7 oinarriari jarraikiz.
3. Laguntza prima bakarrekoa da, eta bi ordainketatan pagatzen da.
4. LGENF funtsaren parte-hartzea guztirako laguntzaren % 40 adinakoa izanen da.
10. oinarria.–Laguntzak emateko modua eta hautaketa irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira):
7169 HAUTAKETA IRIZPIDEA | BAREMAZIOA | |||
Kod. | Izenburua | Deskribapena | Gehieneko puntuazioa | Kalkulua |
A. ESKUALDATU BEHARREKO USTIATEGIAREN LANKIDETZA PROIEKTUA ETA NPEPE PLANAREN HELBURUETARAKO EKARPENA | 70 | |||
CSO_A1 | Orientazio tekniko-ekonomikoa | IV., V., VI. eta VII. eskualdeetako haragirako ardiak | 25 | 25 puntu |
Aurrekoaz bestelako ardiak, ahuntzak eta beste belarjale batzuk | 20 puntu | |||
Haragitarako behien azienda | 15 puntu | |||
Esnetarako behien aziendak, araubide estentsiboan eta erdiestentsiboan, behi haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretuaren arabera; 150 AzLU baino gehiagorekin | ||||
Askotariko abeltzaintzako eta sailkatu ezinezko ustiategiak, zaldi aziendako gutxienez 15 AzLU dituztenak | ||||
Mahastizaintza | 10 puntu | |||
CSO_A2 | Kokapena (jarduera berria kokatzen den udalerriaren despopulazio arriskua) | Muturreko arriskua | 10 | 10 puntu |
Arrisku bizia | 8 puntu | |||
Arrisku nabarmena | 6 puntu | |||
Gainbehera bizia | 4 puntu | |||
CSO_A3 | Ekoizpen bereizia/ ekologikoa eta kudeaketa jasangarriko eredua. | Operadore ekologikoa: Operadorea Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) erregistroan inskribatuta egotea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia inskribatuta egotea | 15 | 15 puntu |
Kalitate ziurtapenak: Eskatzailea Nafarroako lurraldeko produktuen kalitate ziurtapen bati gutxienez atxikita egotea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia atxikita egotea. Kategoria honetan sartuta daude zuzeneko salmenta egiten duten pertsonak eta ustiategiak(1) | 10 puntu | |||
Transhumantzia (gutxienez 40 km oinez eramateko ganadua) | 5 puntu | |||
CSO_A4 | Katalogazioa | Lehentasunezko kondizioa | 5 | 5 puntu |
CSO_A5 | Laga beharreko ustiategiaren ehunekoa (lankidetza proiektuaren arabera eskualdatu beharreko azalera / lagatzaileak azken NPB eskuragarrian aitortutako azalera eta azienda) | > % 80 | 15 | 15 puntu |
> % 60 eta ≤ % 80 | 10 puntu | |||
> % 40 eta ≤ % 60 | 5 puntu | |||
B. LAGATZAILEAREN KONDIZIOA | 10 | |||
CSO_B1 | Generoa | Emakumea | 2 | 2 puntu |
CSO_B2 | Adina | ≥ 18 urte eta ≤ 40 urte | 2 | 2 puntu |
CSO_B3 | Abiapuntuko ustiategia | < 0,2 ULU | 2 | 2 puntu |
CSO_B4 | Udalerriko erlazioa | Ustiategia kokatuta dagoeneko udalerrian erroldatuta egotea | 2 | 2 puntu |
CSO_B5 | Ustiategiak instalatzeko laguntza eskaera | Nekazaritza instalazioari laguntzeko eskaera, deialdi hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetan aurkeztua | 2 | 2 puntu |
(1) Hauek dira kalitate ziurtagiri puntuagarriak: "Lodosako pikillo piperra" JDB, "Erronkariko gazta" JDB, "Idiazabal gazta" JDB, Nafarroako olioa" JDB, Nafarroako JDBko ardoa, Lur-eremuko ardoa, Errioxako JDKko ardoa, Cava JDK, "Nafarroako zainzuria AGB, "Tuterako orburua" AGB, "Nafarroako aratxea" AGB, "Nafarroako arkumea" AGB, "Nafarroako patxarana", Nafarroako Txistorra, Hiru Erribera AG, Queilesko Erribera AG Nafarroako Artisautzako Elikagaiak, urdaiazpiko serranoaren berezitasun tradizional bermatua eta Agroturismoen Erregistroa eta zuzeneko salmentakoa. | ||||
3. Eskatzaileak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer hautaketa irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat lankidetza proiektuan aurreikusitako ekintzei dagokienez, harekiko koherentziari eustea beharrezkoa izanik.
4. Eskatzaileak eskatutako hautaketa irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat hautatu bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.
5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 24 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.
6. Berdinketa gertatuz gero, puntuazio handiena duen eskabideak izanen du lehentasuna, hurrenkera honetan:
–CSO_A1: Orientazio tekniko-ekonomikoak.
–CSO_A3: Ekoizpen bereizia/ekologikoa eta kudeaketa eredu jasangarria.
–CSO_A5: Laga beharreko ustiategi ehunekoa.
–CSO_B2: Lagapen-hartzailearen adina.
7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu-kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontu zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jasotzen ahal du, baldin eta laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.
8. Aurrekontu-kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak ezetsi eginen dira.
11. oinarria.–Laguntza eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
1. Laguntza eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta argitalpen egunaren egun baliokidean bukatuko da. Baldin mugaegunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea agortzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
2. Eskaera eta dokumentazioa telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, tramiteen katalogoan (www.navarra.eus). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo Cl@ve sistema erabilita. Behin programaren bitartez tramitatuta, eskaerak administrazioan aurkeztutzat joko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan erregistratzen direnean, eta sarrera idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera erregistroko zenbakia eta aurkezpeneko data eta ordua.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskabide horiek ez dira zuzenduko.
Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko asmoz, laguntza eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez tramitatzen ahalko da. Entitate horiek tramiteen katalogoaren fitxan agertzen dira.
3. Laguntza eskaera 2. eranskinean adierazitako agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).
4. Laguntza eskaera bakarra aurkezten ahal dira deialdiko eta pertsonako.
12. oinarria. – Unitate instruktorea.
Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikitako Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari dagokio.
13. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.
1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak espedientea ongi tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
14. oinarria.–Laguntzak emateko ebazpena.
1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun-ordena ezarriko da 10. oinarrian ezarritako hautaketa irizpideen arabera.
Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
2. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
3. Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza onartu zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, exekuzio epea eta laguntza finantzatzeko funtsen jatorria. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.
15. oinarria.–Laguntzak emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.
1. Laguntzak emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan exekutatu edo gauzatu behar da lankidetza ebazpena. Alabaina, dirulaguntza emateko kontuan izandako kondizioen aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.
2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako lankidetza proiektua bete beharko da.
3. Inola ere ez da baimenduko aldaketarik, laguntzak emateko ezarritako norgehiagokaren emaitza aldatzea badakarte eta laguntzaren onuradun gisa baztertzea badakarte. Hasieran emandako laguntza ez da handituko.
4. Aldaketa eskaera instantzia bidez aurkeztu behar da, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Egin nahi den lankidetza proiektuaren aldaketa jaso behar du, laguntza eskaeran erabilitako xehetasun berarekin. Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.
16. oinarria.–Laguntzaren ordainketa.
1. Laguntza bi zati berdinetan ordainduko da, deialdian eta laguntza emateko ebazpenean adierazitako ekitaldietako aurrekontuaren kargura.
2. Laguntza ordaintzeko baldintza izanen da:
–Lehen ordainketa: laguntza eskaerari lotutako baldintzak betetzea.
–Bigarren ordainketa: lankidetza proiektua burutzea, azken ordainketaren aurretik eskatutako konpromisoak betetzen direla egiaztatu ondoren.
3. Laguntza eskaera, eskatutako konpromisoak jasota eta dagokion dokumentazioarekin batera, lehen ordainketako eskaeratzat ere hartuko da. Dirulaguntzak emateko ebazpenarekin batera ordainduko da hura.
4. Bigarren ordainketari dagokion zenbatekoa jasotzeko beharrezkoa izanen da onuradunak ordainketa eskaera aurkeztea, 3. eranskinean adierazitako dokumentazioarekin batera, deialdian ezarritako epea baino lehen, horretarako berariaz ezarritako atzemate programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren webguneko izapideen katalogoan dago erabilgarri (www.nafarroa.eus).
5. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen den egunaren aurretik, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.
17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1. Deialdi honen onuradunei emandako dirulaguntzak bateraezinak dira xede eta helburu bererako ematen diren beste dirulaguntza batzuekin, salbu eta laguntza arautzen duen araudian bateragarritasuna ezartzen bada.
2. Laguntza hauen onuradun direnek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpen baten bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian edo Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2022 Programan edo Nafarroako 2023-2027 NPEPEn ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman edo ordaindu zuen dirulaguntza, baita haren zenbatekoa ere.
18. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.
1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak behar adina kontrol egiten ditu, egiaztatzeko onuradunak konpromisoak betetzen dituela eta ustiategiaren eskualdaketa egoki gauzatzen ari dela. Espedientea behar bezala izapidetzeko beharrezkotzat jotako edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
2. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen horrek arrazoiak eta oinarri egiaztatuak bildu behar ditu. Laguntzaren onuradunak ere jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku kontuan eginen da.
19. oinarria.–Ez-betetzeen, penalizazioen eta bazterketen kausak eta mailaketa.
1. Azken ordainketa egin aurretik, jasotako ordainketak baliogabetu, kobratzeko eskubidea galdu eta itzuli eginen dira, baldin eta egiaztatzen bada ustiategiaren eskualdaketa ez dela bete lankidetza proiektuan ezarritako baldintzetan, edo betebeharrak eta konpromisoak ez direla bete, hori guztia honako irizpide hauen arabera:
a) Honako inguruabarretako bat gertatzen bada, ez da eginen azken ordainketa, eta jasotako kopuruak itzuli beharko dira, legezko interesak gehituta:
–Azken ordainketaren eskaera aurkezten ez bada.
–Lankidetza proiektuan jasotako konpromisoak –8. oinarrian barne hartutakoak– betetzen ez badira. Azken ordainketaren ondoren betetzen ez bada, konpromisoa bete gabeko urte bakoitzeko ordaindutako laguntza osoaren % 20 itzuliko da, eta 1. urtean % 100 izatetik 5. urtean % 20 izatera igaroko da.
–Onuradun gisa kanpo uztea dakarten baremazio irizpideetan puntuazio txikiagoa lortzea.
b) Azken ordainketa ez da gauzatuko, baldin eta egiaztatzen bada onuradunak ez duela aurreikusitako kontroletan parte hartu, bidezko arrazoirik gabe.
2. Behin betiko esleitutako erretiro-pentsioa aurkeztutako erretiro simulazioaren txostenaren arabera emakidan ezarritakoa baino % 20 handiagoa bada, % 10eko murrizketa aplikatuko zaio berriz kalkulatutako laguntzari.
3. Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: % 10.
4. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo gezurrezko adierazpena aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.
5. Egiaztatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jasotzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 62. artikuluan eta abenduaren 27ko 1407/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, hala badagokio, laguntzengatik ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira.
20. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.
2. Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena izanen da.
21. oinarria.–Publizitatea.
1. Arau hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Atariko tramiteen katalogoan dagokion fitxan sartuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan ezartzen den moduan.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalak dirulaguntzen publizitate sistema nazionalaren eginkizuna beteko du.
Horretarako, araubide honen babesean emandako laguntza bakoitzari buruzko informazioa bidali beharko da Dirulaguntzen Datu-base Nazionalera, ematen denetik, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
2. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek tratatzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoarekin.
3. Ondorio horietarako, onuradunek honako arau hauetan ezarritako eskubideak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1725 (EB) Erregelamendua, 2018ko urriaren 23koa, Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzen dituztenean pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
22. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.
1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean. Agintaritza eskudunak ezinbesteko beste arrazoi batzuk eta salbuespenezko inguruabarrak ezartzen ahal baditu ere, honako hauek hartuko dira halakotzat beti:
a) Onuraduna hiltzea.
b) Ezbehar klimatikoa, hondamendi naturala, ingurumen hondamendia edo gertakaria edota epizootia eta osasun kausak.
c) Jardueraren eraikinen edo instalazioen suntsitzea, ezbeharrez.
d) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.
2. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barruan, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.
2. ERANSKINA.–LANDA UDALERRIAK ETA DESPOPULAZIO MAILA
UDALERRIAREN KODEA | UDALERRIA | DESPOPULAZIO MAILA (1) |
31001 | Abaigar | 3. Arrisku nabarmena |
31002 | Abartzuza | 6. Kalteberak |
31003 | Abaurregaina | 1. Muturreko arriskua |
31004 | Abaurrepea | 1. Muturreko arriskua |
31005 | Aberin | 3. Arrisku nabarmena |
31006 | Ablitas | 0. Arriskurik gabe |
31007 | Adios | 0. Arriskurik gabe |
31008 | Aguilar Kodes | 1. Muturreko arriskua |
31009 | Oibar | 3. Arrisku nabarmena |
31011 | Allin | 6. Kalteberak |
31012 | Allo | 4. Gainbehera bizia |
31010 | Altsasu | 0. Arriskurik gabe |
31013 | Ameskoabarrena | 3. Arrisku nabarmena |
31014 | Antzin | 6. Kalteberak |
31015 | Andosilla | 0. Arriskurik gabe |
31017 | Anue | 1. Muturreko arriskua |
31018 | Añorbe | 0. Arriskurik gabe |
31019 | Agoitz | 0. Arriskurik gabe |
31020 | Araitz | 3. Arrisku nabarmena |
31025 | Arakil | 3. Arrisku nabarmena |
31021 | Aranaratxe | 3. Arrisku nabarmena |
31024 | Arano | 2. Arrisku bizia |
31022 | Arantza | 3. Arrisku nabarmena |
31026 | Aras | 2. Arrisku bizia |
31027 | Arbizu | 0. Arriskurik gabe |
31028 | Artzi | 1. Muturreko arriskua |
31030 | Arellano | 2. Arrisku bizia |
31031 | Areso | 3. Arrisku nabarmena |
31032 | Arguedas | 5. Gainbehera moderatua |
31033 | Aria | 1. Muturreko arriskua |
31034 | Aribe | 1. Muturreko arriskua |
31035 | Armañantzas | 1. Muturreko arriskua |
31036 | Arroitz | 3. Arrisku nabarmena |
31037 | Arruazu | 3. Arrisku nabarmena |
31038 | Artaxoa | 5. Gainbehera moderatua |
31039 | Artazu | 0. Arriskurik gabe |
31040 | Atetz | 2. Arrisku bizia |
31058 | Auritz | 2. Arrisku bizia |
31041 | Aiegi | 0. Arriskurik gabe |
31042 | Azagra | 0. Arriskurik gabe |
31043 | Azuelo | 1. Muturreko arriskua |
31044 | Bakaiku | 5. Gainbehera moderatua |
31045 | Barasoain | 0. Arriskurik gabe |
31046 | Barbarin | 1. Muturreko arriskua |
31047 | Bargota | 2. Arrisku bizia |
31048 | Barillas | 0. Arriskurik gabe |
31049 | Basaburua | 2. Arrisku bizia |
31050 | Baztan | 3. Arrisku nabarmena |
31137 | Beintza-Labaien | 1. Muturreko arriskua |
31051 | Beire | 3. Arrisku nabarmena |
31052 | Beraskoain | 0. Arriskurik gabe |
31250 | Bera | 0. Arriskurik gabe |
31053 | Berbintzana | 4. Gainbehera bizia |
31054 | Bertizarana | 3. Arrisku nabarmena |
31055 | Betelu | 0. Arriskurik gabe |
31253 | Bidaurreta | 0. Arriskurik gabe |
31056 | Biurrun-Olkotz | 0. Arriskurik gabe |
31057 | Buñuel | 5. Gainbehera moderatua |
31059 | Burgi | 1. Muturreko arriskua |
31062 | Cabanillas | 5. Gainbehera moderatua |
31063 | Cabredo | 1. Muturreko arriskua |
31064 | Cadreita | 0. Arriskurik gabe |
31065 | Caparroso | 0. Arriskurik gabe |
31066 | Cárcar | 4. Gainbehera bizia |
31067 | Zarrakaztelu | 5. Gainbehera moderatua |
31068 | Cascante | 0. Arriskurik gabe |
31069 | Kaseda | 2. Arrisku bizia |
31070 | Castejón | 0. Arriskurik gabe |
31071 | Gazteluberri | 1. Muturreko arriskua |
31072 | Cintruénigo | 0. Arriskurik gabe |
31074 | Zirauki | 2. Arrisku bizia |
31075 | Ziritza | 0. Arriskurik gabe |
31077 | Corella | 0. Arriskurik gabe |
31078 | Cortes | 5. Gainbehera moderatua |
31079 | Desoio | 1. Muturreko arriskua |
31080 | Deikaztelu | 3. Arrisku nabarmena |
31081 | Donamaria | 0. Arriskurik gabe |
31221 | Doneztebe | 0. Arriskurik gabe |
31083 | Etxarri | 0. Arriskurik gabe |
31061 | El Busto | 1. Muturreko arriskua |
31087 | Elgorriaga | 0. Arriskurik gabe |
31089 | Eneritz | 0. Arriskurik gabe |
31090 | Eratsun | 1. Muturreko arriskua |
31091 | Ergoiena | 2. Arrisku bizia |
31092 | Erroibar | 1. Muturreko arriskua |
31094 | Eslaba | 1. Muturreko arriskua |
31095 | Espartza Zaraitzu | 1. Muturreko arriskua |
31096 | Esprontzeda | 2. Arrisku bizia |
31097 | Lizarra | 0. Arriskurik gabe |
31098 | Esteribar | 6. Kalteberak |
31099 | Etaio | 1. Muturreko arriskua |
31082 | Etxalar | 3. Arrisku nabarmena |
31084 | Etxarri Aranatz | 0. Arriskurik gabe |
31085 | Etxauri | 0. Arriskurik gabe |
31100 | Eulate | 4. Gainbehera bizia |
31101 | Ezkabarte | 0. Arriskurik gabe |
31093 | Ezkaroze | 2. Arrisku bizia |
31102 | Ezkurra | 1. Muturreko arriskua |
31103 | Ezporogi | 1. Muturreko arriskua |
31104 | Faltzes | 3. Arrisku nabarmena |
31105 | Fitero | 5. Gainbehera moderatua |
31106 | Fontellas | 0. Arriskurik gabe |
31107 | Funes | 0. Arriskurik gabe |
31108 | Fustiñana | 0. Arriskurik gabe |
31110 | Galipentzu | 1. Muturreko arriskua |
31111 | Galoze | 1. Muturreko arriskua |
31112 | Garaioa | 1. Muturreko arriskua |
31113 | Garde | 1. Muturreko arriskua |
31114 | Garinoain | 0. Arriskurik gabe |
31115 | Garralda | 2. Arrisku bizia |
31116 | Genevilla | 2. Arrisku bizia |
31117 | Goizueta | 1. Muturreko arriskua |
31118 | Goñi | 1. Muturreko arriskua |
31119 | Gorza | 1. Muturreko arriskua |
31120 | Gesalatz | 1. Muturreko arriskua |
31121 | Girgillao | 1. Muturreko arriskua |
31256 | Hiriberri Aezkoa | 1. Muturreko arriskua |
31124 | Ibargoiti | 1. Muturreko arriskua |
31259 | Igantzi | 0. Arriskurik gabe |
31125 | Iguzkitza | 3. Arrisku nabarmena |
31126 | Imotz | 2. Arrisku bizia |
31127 | Irañeta | 0. Arriskurik gabe |
31904 | Irurtzun | 0. Arriskurik gabe |
31128 | Izaba | 1. Muturreko arriskua |
31129 | Ituren | 0. Arriskurik gabe |
31130 | Iturmendi | 0. Arriskurik gabe |
31131 | Itza | 0. Arriskurik gabe |
31132 | Itzagaondoa | 1. Muturreko arriskua |
31133 | Itzaltzu | 1. Muturreko arriskua |
31134 | Jaurrieta | 1. Muturreko arriskua |
31135 | Xabier | 1. Muturreko arriskua |
31136 | Txulapain | 0. Arriskurik gabe |
31138 | Lakuntza | 0. Arriskurik gabe |
31139 | Lana | 1. Muturreko arriskua |
31140 | Lantz | 2. Arrisku bizia |
31141 | Lapoblación | 1. Muturreko arriskua |
31142 | Larraga | 0. Arriskurik gabe |
31143 | Larragoa | 2. Arrisku bizia |
31144 | Larraun | 2. Arrisku bizia |
31145 | Elizagorria | 2. Arrisku bizia |
31146 | Leatxe | 1. Muturreko arriskua |
31147 | Legarda | 0. Arriskurik gabe |
31148 | Legaria | 3. Arrisku nabarmena |
31149 | Leitza | 5. Gainbehera moderatua |
31908 | Lekunberri | 0. Arriskurik gabe |
31150 | Leotz | 1. Muturreko arriskua |
31151 | Lerga | 1. Muturreko arriskua |
31152 | Lerin | 3. Arrisku nabarmena |
31153 | Lesaka | 5. Gainbehera moderatua |
31154 | Lezaun | 2. Arrisku bizia |
31155 | Ledea | 3. Arrisku nabarmena |
31156 | Lizoain-Arriasgoiti | 1. Muturreko arriskua |
31157 | Lodosa | 0. Arriskurik gabe |
31158 | Longida | 1. Muturreko arriskua |
31029 | Los Arcos | 3. Arrisku nabarmena |
31159 | Irunberri | 3. Arrisku nabarmena |
31160 | Lukin | 3. Arrisku nabarmena |
31248 | Luzaide | 1. Muturreko arriskua |
31161 | Mañeru | 0. Arriskurik gabe |
31162 | Marañon | 1. Muturreko arriskua |
31163 | Martzilla | 0. Arriskurik gabe |
31164 | Mélida | 4. Gainbehera bizia |
31165 | Mendabia | 5. Gainbehera moderatua |
31166 | Mendaza | 2. Arrisku bizia |
31167 | Mendigorria | 0. Arriskurik gabe |
31168 | Metauten | 3. Arrisku nabarmena |
31169 | Milagro | 0. Arriskurik gabe |
31170 | Mirafuentes | 3. Arrisku nabarmena |
31171 | Miranda Arga | 3. Arrisku nabarmena |
31172 | Elo | 0. Arriskurik gabe |
31173 | Monteagudo | 5. Gainbehera moderatua |
31174 | Morentin | 3. Arrisku nabarmena |
31175 | Mues | 1. Muturreko arriskua |
31176 | Murchante | 0. Arriskurik gabe |
31177 | Murieta | 6. Kalteberak |
31178 | Murillo el Cuende | 2. Arrisku bizia |
31179 | Murillo el Fruto | 3. Arrisku nabarmena |
31180 | Muruzabal | 5. Gainbehera moderatua |
31181 | Nabaskoze | 1. Muturreko arriskua |
31182 | Nazar | 1. Muturreko arriskua |
31183 | Obanos | 0. Arriskurik gabe |
31185 | Otsagabia | 1. Muturreko arriskua |
31184 | Oko | 3. Arrisku nabarmena |
31186 | Odieta | 6. Kalteberak |
31187 | Oiz | 3. Arrisku nabarmena |
31188 | Olaibar | 0. Arriskurik gabe |
31189 | Olazti | 4. Gainbehera bizia |
31190 | Olexua | 2. Arrisku bizia |
31191 | Erriberri | 0. Arriskurik gabe |
31192 | Oloritz | 1. Muturreko arriskua |
31195 | Orbaitzeta | 1. Muturreko arriskua |
31196 | Orbara | 1. Muturreko arriskua |
31197 | Orisoain | 2. Arrisku bizia |
31198 | Orontze | 1. Muturreko arriskua |
31199 | Orotz-Betelu | 1. Muturreko arriskua |
31211 | Orreaga | 1. Muturreko arriskua |
31200 | Oteitza | 3. Arrisku nabarmena |
31202 | Azkoien | 0. Arriskurik gabe |
31203 | Petilla Aragoi | 1. Muturreko arriskua |
31204 | Piedramillera | 1. Muturreko arriskua |
31205 | Pitillas | 2. Arrisku bizia |
31206 | Gares | 0. Arriskurik gabe |
31207 | Puiu | 0. Arriskurik gabe |
31208 | Ribaforada | 0. Arriskurik gabe |
31209 | Erromantzatua | 1. Muturreko arriskua |
31210 | Erronkari | 1. Muturreko arriskua |
31212 | Zare | 2. Arrisku bizia |
31213 | Saldias | 3. Arrisku nabarmena |
31214 | Jaitz | 1. Muturreko arriskua |
31215 | San Adrián | 0. Arriskurik gabe |
31217 | San Martin Unx | 1. Muturreko arriskua |
31216 | Zangoza | 0. Arriskurik gabe |
31219 | Santsol | 1. Muturreko arriskua |
31220 | Santakara | 4. Gainbehera bizia |
31222 | Sartze | 1. Muturreko arriskua |
31223 | Sartaguda | 5. Gainbehera moderatua |
31224 | Sesma | 3. Arrisku nabarmena |
31225 | Sorlada | 2. Arrisku bizia |
31226 | Sunbilla | 5. Gainbehera moderatua |
31227 | Tafalla | 0. Arriskurik gabe |
31228 | Tebas-Muru Artederreta | 5. Gainbehera moderatua |
31229 | Tirapu | 1. Muturreko arriskua |
31230 | Torralba del Río | 1. Muturreko arriskua |
31231 | Torres del Río | 2. Arrisku bizia |
31232 | Tutera | 0. Arriskurik gabe |
31233 | Tulebras | 0. Arriskurik gabe |
31234 | Ukar | 0. Arriskurik gabe |
31123 | Uharte Arakil | 3. Arrisku nabarmena |
31235 | Uxue | 1. Muturreko arriskua |
31236 | Ultzama | 6. Kalteberak |
31237 | Untziti | 1. Muturreko arriskua |
31238 | Untzue | 1. Muturreko arriskua |
31239 | Urdazubi | 4. Gainbehera bizia |
31240 | Urdiain | 5. Gainbehera moderatua |
31241 | Urraulgoiti | 1. Muturreko arriskua |
31242 | Urraulbeiti | 1. Muturreko arriskua |
31244 | Urrotz | 3. Arrisku nabarmena |
31243 | Urrotz Hiria | 6. Kalteberak |
31245 | Urzainki | 1. Muturreko arriskua |
31246 | Uterga | 0. Arriskurik gabe |
31247 | Uztarroze | 1. Muturreko arriskua |
31194 | Olloibar | 2. Arrisku bizia |
31260 | Deierri | 3. Arrisku nabarmena |
31249 | Valtierra | 5. Gainbehera moderatua |
31251 | Viana | 0. Arriskurik gabe |
31252 | Bidankoze | 1. Muturreko arriskua |
31254 | Alesbes | 0. Arriskurik gabe |
31255 | Villamayor de Monjardín | 2. Arrisku bizia |
31257 | Villatuerta | 0. Arriskurik gabe |
31261 | Esa | 3. Arrisku nabarmena |
31262 | Zabaltza | 0. Arriskurik gabe |
31073 | Ziordia | 3. Arrisku nabarmena |
31263 | Zubieta | 3. Arrisku nabarmena |
31264 | Zugarramurdi | 4. Gainbehera bizia |
31265 | Zuñiga | 2. Arrisku bizia |
(1) Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 15ean eman 8/2023 Foru Aginduari jarraituz (haren bidez despopulazio arriskuan dauden udalerrien zerrenda onetsi zen). | ||
1. mapa: Landa udalerriak eta despopulazio maila.

3. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERAREKIN ETA HASIERAKO ORDAINKETAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Laguntza eskaerarekin eta lehen ordainketako eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–Lagatzailearen, ustiategiaren lagapen-hartzailearen eta aholkularitza entitate publikoaren arteko lankidetzarako proiektua, laguntzaren izapideen katalogoan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren araberakoa.
–Lagatzaileari dagokionez:
1. NANa.
2. Bizi eta egoera ziurtagiria.
3. Familia liburua eta jaiotza ziurtagiria.
4. Erretiro simulazioaren txostena edo gizarte segurantzak emandako banakako prestazioen ziurtagiria.
5. Laguntza eskaeraren aurreko bost urteetan ustiategia Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan etenik gabe alta emanda egoteko egiaztagiria.*
6. Ustiategiaren errenta unitarioa egiaztatzeko Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko dokumentazioa.*
7. Nekazaritzako Langileen Sistema Bereziko (NLSB) edo Langile Autonomoen Araubide Bereziko (LAAB) kotizazioa egiaztatzen duen agiria, nekazaritza jarduera egonik.*
8. Lan-bizitzari buruzko txostena.*
9. Ustiategiko lursail guztien jabetza egiaztatzea (erregistro ohar soila, eskriturak, etab.).*
10. Ustiategiari lotutako eskubideen egiaztagiriak.*
11. Azken hiru ekitaldietako errenta aitorpena.*
–Lagapen-hartzaileari dagokionez:
1. NANa.
2. Bizi eta egoera ziurtagiria.
3. Familia liburua eta jaiotza ziurtagiria.
Pertsona juridiko bai badagokio:
4. Eraketaren akta edo eskritura publikoa. Erakundearen estatutuak.
–Hautaketa irizpideetan eskatutako puntuen egiaztagiriak.
1. Ustiategiak Jatorri-deitura Babestuen eta Adierazpen Geografiko Babestuen eskubideei heltzen diela edo nekazaritza ekologikokoa dela egiaztatzeko dokumentazioa.
2. Ustiategiko ganaduaren mugimendurako gidaliburua (gutxienez 40 km oinez eramateko ganadua)
3. Lagapen-hartzaileari lotutako beste batzuk:
i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko fitxa.*
ii. Erroldatze-ziurtagiria.
iii. Nekazaritza instalazioari laguntzeko eskabidea.*
(*) Izartxoarekin markatutako dokumentazioa ofizioz kontsultatuko du Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak, salbu eta eskatzaileak adierazten badu berariaz aurka dagoela (halakoetan, aurkeztu egin beharko da).
Espedientearen tramitazioan beharrezko beste agiri batzuk eskatzen ahal dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen edozein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Alabaina, eskatzaileek berariaz ukatzen ahal du baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
4. ERANSKINA.–AZKEN ORDAINKETARAKO ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Azken ordainketaren eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
1. Salerosketaren eskritura publikoa eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko eskaera edo Nafarroako Landa Errentamenduetarako Erregistroan inskribatutako errentamendu kontratua.
2. Ustiategiko eskubideak eskualdatu izana justifikatzen duen dokumentazioa.
3. Aziendaren eskualdaketa edo salmenta justifikatzen duen dokumentazioa.
4. Lagatzailea:
i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Gizarte Segurantzatiko bajaren egiaztagiria.
ii. Erretiro arrunteko egoeraren egiaztagiria.
5. Lagapen-hartzailea:
i.- Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Gizarte Segurantzako altaren egiaztagiria.
Espedientearen tramitazioan beharrezko beste agiri batzuk eskatzen ahal dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen edozein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Alabaina, eskatzaileek berariaz ukatzen ahal du baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Iragarkiaren kodea: F2600420
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
