44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntzaren" 2026ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Nafarroarako 2023-2027 NPEPEren barruan eta 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan). DDBN kodea: 880903.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Laguntzak eta haien ordainketak kudeatzeko sistemak ezarrita daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruzkoan, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita. Horrez gain, 73. artikuluan, berariaz garatzen dira "nekazaritzaren dibertsifikaziorako inbertsioak" egiteko laguntzak.

Europako Batzordeak, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako 2023-2027 NPEren Plan Estrategikoa onetsi zuen. Dokumentu horretan jasotako neurrien artean, landa dibertsifikaziorako laguntzak ematea dago, helburu hauekin: biztanleria landa-ingurunean mantentzen laguntzea, ustiategietako jarduera ez uztea eta horien dimentsioa hobetzea, bai eta ustiategiko jarduerari eustea ere, hala badagokio, landa-ingurunean egindako beste jarduera batzuekin osatuta eta, horrenbestez, nekazarien errenta hobetzeko, diru-sarrera berrien bidez.

Dokumentu horrek ezartzen du lortu nahi den helburua 6864 esku-hartzearen bidez (Landa dibertsifikaziorako inbertsioak egiteko laguntzak) garatzen dela Nafarroan, eta hura gauzatzeko kreditua ezartzen du, finantzaketa-iturriaren arabera banakatuta: Nafarroako Gobernua eta Europar Batasuna. Gastu publikoaren %25 LGENFek finantzatzen du, eta dirulaguntza gisa ezartzen da, benetan egindako eta ordaindutako kostu diruz lagungarriak itzultzeko. Batzordearen 2025eko abuztuaren 14ko Erabakiaren bidez onetsitako NPEPEren hirugarren aldaketaren arabera, LGENFek finantzatzen duen zatia igo eta %40koa da orain.

Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretatik, negozio-linea berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritza-jarduera osatzeko, sasoiei hain lotuta egon ez dadin eta sektoreak independentzia handiagoa izan dezan.

Neurri honi honako hauek aplikatu behar zaizkio: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamendua, arauak ezartzen dituena Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz, laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita; eta hori garatzeko Estatuko araudia:

–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta Europako NBEUF eta LGENF nekazaritza funtsen gobernantza arautzen duena Espainian.

–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege dekretu batzuk aldatzen dituena.

Neurri honi, orobat, aplikatuko zaio Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. (2023ko L 2831 EBAO, abenduaren 15ekoa).

Nafarroako Gobernuak apirilaren 30ean hartutako 3241/2025 Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onetsi zen.

Bat etorriz Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikuluan ezarritakoarekin, xedatzen baitu espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dutela etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000,00 eurotik gorakoa denean.

Aldi berean, Nafarroako Gobernuaren 2025eko uztailaren 2ko Erabakia onetsi zen, zeinaren bidez baimena eman baitzitzaion Landa Garapeneko zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, 2026ko eta 2028ko ekitaldietan, 6962 esku-hartzerako (Landa-enpresa berriak abian jartzea), 2023-2027 NPEPEren esparruan. 2025eko deialdiari dagokio, eta Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorreko partida honen partida baliokidearen kargura izanen da: "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" izeneko 720007 72300 7709 414202 partida.

Adierazitakoarekin bat, eta ditudan eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuaren bidez eta departamentu horren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudanak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntzaren" oinarri arautzaileak, zeinak ebazpen honen I. eranskinean jaso baitira. Laguntza horiek Nafarroarako 2023-2027 NPEPEren barruan emanen dira, 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan).

2. Onestea "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntzaren" 2026ko deialdia.

3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. 2028ko ekitaldian 500.000,00 euroko aurrekontua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2025eko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorreko "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" izeneko 720007 72300 7709 414202 partidaren baliokide izateko gaitzen den partidaren kargura.

Baimendutako kreditua 100.000,00 euro bitarte handitzen ahalko da, Nafarroako Gobernuaren 2028ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorrean partida honek duen baliokidearen kargura: "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" izeneko 720007 72300 7709 414202 LGENF partida. Horretarako, erabiliko da, 2023-2027 NPEPEren esparruan, 6962 esku-hartzearen (Landa-enpresa berriak abian jartzea) 2025eko deialdian erabili ez den kreditua (deialdiko kreditua baimendu zen Nafarroako Gobernuak 2025eko uztailaren 2an hartutako Erabakiaren bidez); hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin eta kreditu nahikoa eta egokia badago.

5. Oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 8an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–"NEKAZARITZA-USTIATEGIEKIN LOTUTAKO LANDA DIBERTSIFIKAZIORAKO INBERTSIOETARAKO LAGUNTZA", NAFARROARAKO 2023-2027 NPEREN PLAN ESTRATEGIKOAREN BARRUAN ETA 6864 ESKU-HARTZEAREN ESPARRUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea, aplikazio-eremua eta helburua.

1. Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntza", Nafarroarako 2023-2027 NPEPEren 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan), aplikatuz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikulua (artikulu hori inbertsioei buruzkoa da) eta Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. (2023ko L 2831 EBAO, abenduaren 15ekoa).

2. 6864 esku-hartzeak (Inbertsioak landa dibertsifikazioan) helburu hauek ditu: nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta laguntzea; enpresa-garapen jasangarria erraztea landa eremuetan; enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea, emakumeek nekazaritzan parte hartzea barne; landa eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena, besteak beste, bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.

2. oinarria.–Lurralde-eremua.

1. Nafarroako landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeari aplikatzen ahal zaio laguntza. Ondorio horietarako, laguntza deialdi honetan Nafarroa osoa hartzen da landa eremutzat, salbu eta maiatzaren 16ko 45/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Eremu Zentraleko Lurralde Antolamenduko Planaren (Nafarroako Lurralde Estrategia) 10.4 azpieremuan sailkatutako udalerriak.

2. Beraz, ez dira dirulaguntza honen xede izanen hiri-eremu zabal gisa sailkatutako udalerrietarako eskatutako inbertsioak, honako udalerri hauetakoak, hain zuzen: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Oltza zendea, Zizur, Eguesibar, Galar, Uharte, Elortzibar, Orkoien, Iruña, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

3. 1. eranskinean jasotzen dira Nafarroako landa eremuko udalerriak despopulazio-mailaren araberako sailkapenarekin batera.

3. oinarria.–Aurreikusitako proiektu motak.

1. Dirulaguntza jasotzeko, proiektuen xedea izan behar da nekazaritzaz bestelako ekoizte-jarduerak garatzea, hau da, honelakoak ekoiztea: saltzeko diren edo merkaturatzen ahal diren ondasun eta/edo zerbitzu pribatuak, edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen dutenak.

2. Diruz lagundutako proiektuak ahalbidetu behar du proposatutako jardueraren funtzionamendu osoa, eta, beraz, ez dira diruz lagunduko zatitutako edo faseka egindako proiektuak, zati edo faseek modu independentean funtzionatu ezin badute. Dirulaguntzaren xedeko proiektua proiektu handiago baten zatia bada, dirulaguntza jasotzeko baldintza izanen da berezko entitatea eta izaera finalista izatea, modu independentean eta bera bakarrik hartuta.

3. Dibertsifikazio proiektuek arlo hauetako batekoak izan behar dute:

a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.

b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.

c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.

d) Gizarte zerbitzuak ematea.

e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.

f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.

g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.

Nekazaritzarako eta basogintzarako zerbitzutzat hartzen dira nekazaritza- eta basogintza-lanen zerbitzu osagarriak (produktuen hornidura, aholkularitza, makineriaren mantentze-lanak, etab.), baldin eta froga badaiteke ez direla Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktuak lortzeko prestaketa-lanak.

h) Bioekonomia zirkularreko jarduerak.

i) Nekazaritza-turismoko eta landa-turismoko jarduerak. Jarduera horietarako, eraikinetan egiten diren inbertsioak erabili beharko dira, bakar-bakarrik, lehendik dauden eraikinak birgaitzeko eta eraberritzeko. Ez dira diruz lagunduko eraikin berriak, laguntza eskatu aurretik existitzen ez zirenak.

Ustiategietako bisitak, erakusketa-lantegiak eta antzekoak eskaintzen dituzten jardueren kasuan, elkarteekin, ikastetxeekin eta abarrekin egindako hitzarmenak edo konpromisoak aurkeztu beharko dira, etorkizuneko jarduera ziurtatzen dutenak.

j) Lurraldeko garapen ekonomikoarekin lotutako beste jarduera batzuk (ez dira diruz lagunduko farmaziak, finantza-erakundeak, loteria-administrazioak, estankoak, joko-aretoak eta apustu-etxeak).

4. oinarria.–Laguntzaren onuradunak.

Honako hauek izaten ahal dira laguntza hauen onuradunak:

a) Pertsona fisikoen kasuan:

i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari profesionalak.

II. Aurreko atalean sartutako pertsonen lehen mailako ahaideak.

b) Pertsona juridikoak:

i. Nekazaritzako mikroenpresak edo enpresa txikiak.

ii. Nekazaritza-elikagaien mikroenpresak edo enpresa txikiak.

5. oinarria.–Laguntza jasotzeko bete beharrekoak.

1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona fisikoen kasuan:

–18 urte beteta izatea eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.

–Nekazari profesionala eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra edo bazkidea izatea, edo pertsona horren lehen mailako ahaidea, eta izaera horri eustea azken ordainketa egiten den unera arte.

Nekazari gazteak nekazari profesionaltzat hartuko dira "Nekazari gazteak beren gain jartzea" neurrirako laguntza ematearen aldeko ebazpenetik hasi eta espedientea ixten den arte.

Ustiategia mikroenpresa edo enpresa txikia izan behar da, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

–Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, Mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

–Egoitza soziala Nafarroan izatea.

–Helburu soziala nekazaritzako jarduera edo nekazaritzako elikagaien jarduera izatea.

–Nekazaritzako jarduera egiten badu:

i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra izatea.

ii. Bazkideen %50, gutxienez, nekazari profesional izatea.

iii. Gutxienez nekazaritzako 0,50 lan unitateko jarduera izatea guztira.

–Nekazaritzako elikagaien jarduera egiten badu:

i. Nafarroako Industria Erregistroan inskribatua egotea.

ii. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena da arrantzaren sektorea, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere.

iii. Jarduera ekonomikoa landa eremuetan garatzea.

c) Enpresa M06.02 neurriaren ondorioz (Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa) edo 6962 esku-hartzearen ondorioz (2023-2027 aldia) sortu bada.

–Emandako laguntzaren azken ordainketa jaso izana.

2. Gainera, gauzatu beharreko proiektuari dagokionez, honako betebehar hauek bete beharko dira:

a) Jarduera egitea ebazpen honen 2. oinarriaren arabera landa-eremutzat jotzen diren Nafarroako udalerrietan, hots, 1. eranskinean agertzen direnetan.

b) Nafarroako Gobernuaren adostasuna izatea proiektuak ukitzen dituen eremuei dagokienez. Honelako jarduketei lotutako proiektuen kasuan:

–Turismo zerbitzuak, ostatu zerbitzuak, aisialdikoak, jolaserakoak eta antzekoak, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren aldeko txostena.

–Proiektuaren tipologia dela-eta beharrezkoa den beste edozein txosten, departamentu eskudunak egina.

Hala bada, ingurumen inpaktuaren balorazioa egin beharko da, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen arabera, proiektuak ingurumenean eta biodibertsitatean ondorio kaltegarriak baditu.

Nolanahi ere, unitate arduradunek erabakitzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira, halakorik bada.

c) Enpresa planaren deskribapen-memoria aurkeztu behar da, hauek eginen dituena: proiektua identifikatu, deskribatu eta aztertuko du; bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa egiaztatuko du, eta hura sortzeko beharrezkoak diren prozedura eta estrategia guztiak garatuko ditu.

Agiri hori prestatzeko, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan laguntza hauen fitxan dagoen eredua erabili behar da.

d) Laguntzaren xedeko gastuak ez hastea eskaera aurkeztu baino lehen, salbu eta kostu orokorrak eta/edo proiektua garatzeko lizentziak, eta betiere 2022ko abuztuaren 31ren ondokoak badira, egun horretan hartu baitzuen indarra 2023-2027 NPEPEk. Horri dagokionez, bidezkoa bada, instrukzio organoak proiektuaren kokalekua bisitatuko du inbertsioak ez direla hasi egiaztatzeko, eta emaitzaren akta eginen du.

6. oinarria.–Konpromisoak eta betebeharrak.

Pertsona edo entitate onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztea dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

b) Proiektua gauzatzea aplikatzekoa den Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera.

c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

e) Proiektua gauzatzea dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak.

f) Laguntza jasotzeko egindako gastuak eta ordainketak justifikatzea, laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan eta epean.

g) Laguntza jasotzeko justifikazio agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, gutxienez ere hamar urtez, dirulaguntzaren ordainketa jasotzen den egunetik hasita.

h) Kostuen moderazioari dagokiona betetzea, 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

i) Kontabilitate sistema berezitu bat edo kontabilitate kode egoki bat edukitzea diruz laguntzen den proiektuari lotutako eragiketa guztietarako.

j) Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.

k) Laguntza eskaera aurkezten den unean, azken hiru zergaldietan jasotako dirulaguntzen berri ematea, de minimis araubidea bete den egiaztatzeko. Dirulaguntzak onartu aurretik, egiaztatuko da eskatzaileari onartutako de minimis laguntza guztiek ez dutela gainditzen Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluak ezarritako muga.

l) Hiru urtez mantentzea laguntzaren xedeko inbertsioak, dirulaguntzaren ordainketaren ebazpenaren egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

m) Jardueraren publizitatea egitea sare sozialen, web-orrien, jarduerarekin lotutako aplikazioen edo beste edozein hedabideren bidez.

n) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 23. oinarrian ezarritako baldintzak betez.

o) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari komunikatzea neurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.

p) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Honako hauek egin ditzakete egiaztapen lan horiek: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak, Nafarroarako 2023-2027 NPEPE kudeatzen duen agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.

7. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak:

a) Ondasun higiezinak eskuratzea (diruz laguntzen ahal den gastu osoaren %25 gehienez).

b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze-lanak.

c) Ekipo-ondasunen zuzkidura: makina eta ekipo berriak, ekipo informatikoak, erremintak eta altzariak erostea eta instalatzea, eta garraiorako edo banaketarako egokitzapenak.

d) Kostu orokorrak, b) eta c) ataletan jasotako gastu diruz lagungarriei lotutakoak (atal horien gaineko %12ra mugatuta): proiektuak idaztea, obra-zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketa- eta eragiketa-ingeniaritza, bideragarritasunari buruzko planak eta azterketak, obra-lizentziak, jarduera sailkatuetarako lizentziak, lehen erabilerako lizentzia, irekitzeko lizentzia eta udal-tasak.

e) Inbertsio ukiezinak, konparazio batera, programa informatikoak erosi eta garatzekoak.

f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea.

2. Honako hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Lurrak erostea eta lurrak eskuratzearekin lotutako gastuak.

b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

c) Makinak eta ekipamenduak erosteko finantza errentamendua.

d) Bigarren eskuko ekipamenduak erostea, faktura, ordainagiri eta tasazio-txostenaren bidez justifikatuta ez badago. Haietan merkatuko prezioa justifikatu beharko da, eta adierazi ondasuna ez dela laguntza nazionalarekin edo Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu erosketa egin aurreko bost urteetan.

e) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke.

f) Material suntsikorra eta jostailuak, apaingarriak eta etxetresna txikiak eta sukaldeko tresneria.

g) Enpresa baten ohiko funtzionamendua, hornidurak, interesak eta horien birfinantzaketa, langileria-gastua, dietak eta kilometrajea, aseguruak eta beste gastu orokor batzuk.

h) Gastu orokorrak eta industria mozkina.

i) BEZa ordaintzeko gastuak.

j) Administrazioak araututako jarduera ekonomikoei dagozkien lizentziak (estankoak, taxiak, loteriak...).

k) Eskura egindako ordainketak.

l) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisikoen eta juridikoen artean ere, baldin horiek bigarrenen bazkide gisa parte hartzen badute.

m) Laguntza eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak, 1.d) atalean definitutako kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak izan ezik, 2022ko abuztuaren 31ren ondorengoak badira, hori baita 2023-2027 aldirako NPEPEk indarra hartzeko data.

n) Ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik eta enpresa planean garatutako jarduerarekiko koherentziaren ikuspuntutik, gauzatzeko beharra eta bideragarritasuna behar bezala egiaztatuta ez duten inbertsioak.

Gainera, inbertsioak, egin nahi den jarduerarekin alderaturik, tamaina eta/edo edukiera aldetik gehiegizkoak direnean, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahal dira; berdin jardueraren ekoizpen-orientazioari egokiak ez zaizkionak. Proiektuak etxebizitza partikularra eta/edo langileek erabiltzeko eremuak baditu, eskaerak argi bereiziko du jarduera ekonomikoari dagokion zatia. Kasu horretan, diruz lagunduko da bakarrik jarduera ekonomikorako erabiltzen diren inbertsioen zati proportzionala, jarduera ekonomikoarekin lotura zuzena eta zalantza gabea duena.

o) Diruz lagundutako proiektuaren jarduerarekin bat ez datozenak.

p) Abereak erosteko eta landaketak egiteko gastuak.

8. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.

1. Laguntza kapitaleko dirulaguntza zuzena da, eta haren zenbatekoa kalkulatzeko, aurreikusitako gastu diruz lagungarriei %40eko laguntza-intentsitatea edo portzentajea aplikatuko zaie.

2. Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 200.000,00 eurokoa izanen da laguntza.

3. LGENFen parte-hartzea guztirako laguntzaren %40 izanen da.

9. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta hautaketa irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira):

6864 HAUTAKETA-IRIZPIDEA

BAREMAZIOA

Kod.

Titulua

Deskribapena

Gehieneko puntuazioa

Kalkulua edo graduazioa

A. ESKATZAILEAREN IZAERA

18

CSO_A1

Gaztea

Gaztea (40 urtekoa edo gazteagoa)

4

Gaztea izatea, edo 40 urte edo gutxiagoko pertsonek edukitzea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu

CSO_A2

Desgaitasuna

Desgaitasuna (Desgaitasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren arabera)

4

Desgaitasuna izatea, edo desgaitasuna duten pertsonek izatea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu

CSO_A3

Generoa

Emakumea

4

Emakumea izatea, edo emakumeek edukitzea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu

CSO_A4

Prestakuntza

Sortu beharreko jardueraren gaien gaineko prestakuntza espezifikoa

4

Jarduerarekin lotutako erdi mailako edo goi mailako prestakuntza arautua eta/edo unibertsitateko prestakuntza izatea, edo jarduerarekin lotutako erdi mailako edo goi mailako prestakuntza arautua eta/edo unibertsitateko prestakuntza dutenek edukitzea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu

CSO_A5

Udalerriarekiko erlazioa

Jarduera hasten den udalerrian erroldatuta egotea

2.

Erroldatuta egotea, laguntza eskatzen denean, jarduera berria egiten den udalerrian (enpresen kasuan, egoitza soziala hartuko da kontuan): 2 puntu

B.–DESPOPULAZIO-ARRISKUA

12

CSO_B1

Jarduera berria kokatzen den udalerriaren despopulazio-arriskua

1. Muturreko arriskua

12

1. Muturreko arriskua: 12 puntu

2. Arrisku bizia

2. Arrisku bizia: 10 puntu

3. Arrisku nabarmena

3. Arrisku nabarmena: 8 puntu

4. Gainbehera bizia

4. Gainbehera bizia: 6 puntu

5. Gainbehera moderatua

5. Gainbehera moderatua: 4 puntu

6. Egoera ahula

6. Egoera ahula: 2 puntu

C.–PROIEKTUAK 2023-2027 NPEPEren HELBURUEI EGITEN DIEN EKARPENA

70

CSO_C1

Ekintzailetza

Jarduera ekonomikoaren berrikuntza: Lehentasuna emanen zaio herrian berrikuntza dakarren jarduera izateari

5

Jarduera bakarra herrian (EJZ bakarra egotea herrian): 5 puntu

CSO_C2

Sareak sortzea

Elkarte eta kooperatibei atxikita egotea: Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko baten bazkidea izatea, gutxienez

5

Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko bateko bazkide izatea: 5 puntu

CSO_C3

Nekazaritza-sektorearen gaineko inpaktua.

Lehentasunezko nekazaritza-ustiategiaren titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea

5

Lehentasunezko ustiategia: 2 puntu

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiaren titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea (NANUEko "orientazio tekniko-ekonomikoa" abeltzaintzakoa bada edo mistoa abeltzaintzarekin)

Abeltzaintza-ustiategia: 2 puntu

Nekazaritza-ustiategi baten titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea, ustiategia Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean sartuta badago

Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean inskribatutako ustiategia: 1 puntu

CSO_C4

Ingurumena zaintzeko konponbide berritzaileak

Energia berriztagarrien bidezko berokuntza eta etxeko ur beroa: Energia berriztagarrien bidezko berokuntza eta etxeko ur berorako instalaziorako inbertsioak edo instalazio klase hori duen proiektua (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 23ko 2009/28/EE Zuzentarauan definitzen den moduan. Zuzentarau hori iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzkoa da)

10

Energia berriztagarriko inbertsioak/hornidura: 4 puntu

Energia elektriko berriztagarria: jarduera berriak energia elektriko %100 berriztagarria kontsumitzen du, zerbitzu hori ematen duen enpresa merkaturatzaile batekin egindako kontratuaren bidez eta/edo energia berriztagarrirako instalazio berekiaren bidez

Energia berriztagarrien enpresa merkaturatzailearekin sinatutako kontratua, eta/edo bere instalazio berriztagarria izatea lanpostuan: 6 puntu

CSO_C5

Aurreikusitako jarduera mota (EJSN edo epigrafe batean baino gehiagotan sartutako jarduera bat baino gehiago eginez gero, jarduera nagusia bakarrik puntuatuko da)

1. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren zerbitzu osagarriak

10

Nekazaritza- eta basogintza-lanen zerbitzu osagarriak dira (produktuen hornidura, aholkularitza, makinen mantentze-lanak, lorezaintza, beste batzuk): 2 puntu

2. Industria eta eraikuntza

Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin edo basogintzarekin zerikusirik ez duten eraikuntzarako industria eta gremio guztiak eta tailer mekanikoak barne hartzen ditu: 8 puntu

3. Merkataritza eta ostalaritza

Funtzio hauek betetzen dituzten establezimendu berriak (fisikoak eta birtualak) jartzea:

–Ostalaritza (tabernak, jatetxeak, etab.)

–Merkataritza (janari-dendak, bazarrak, fruta-dendak, lokutorioak, etab.)

10 puntu

4. Turismoa

Funtzio hauek betetzen dituzten establezimendu berriak (fisikoak eta birtualak) jartzea:

–Turismoa (landetxeak, turismo aktiboko enpresak, bizikleten alokairua, bidaia-agentziak, etab.)

5 puntu

5. Zainketak, irakaskuntza

Pertsonen ongizatera eta osasunera bideratutako jarduerak (fisikoak eta/edo birtualak) eta prestakuntza-jarduerak:

–Estetika-zentroak (ile-apaindegiak, manikurak, etab.)

–Akademiak edo ikastetxeak (hizkuntzak, hezkuntza indartzea, dantzak, gimnastika, artisautza, etab.)

–Ongizatea (masajeak, fisioterapia, psikologia, nutrizionistak, etab.)

–Garbiketa- eta zainketa-enpresak (etxeko garbiketa, etxeko zerbitzuak, adinekoentzako arreta, etab.)

10 puntu

6. Aholkularitza

Aholkularitzara bideratutako jarduera profesionalak (fisikoak eta/edo birtualak) (arkitektoak, abokatuak, informatika, energia, marketina...)

10 puntu

7. Artistikoak (zinematografia, ikus-entzunezko ekoizpenak, aurreko ataletan sartu ez diren eta baloratuko diren beste batzuk)

–Zinema ekoiztetxeak

–Ikus-entzunezkoen ekoizpenak

–Beste jarduera artistiko batzuk

10 puntu

CSO_C6

Ekoizpen bereizia eta ekologikoa

Kalitate ziurtapenak: Nafarroako lurraldeko produktuen kalitate ziurtapen bati gutxienez atxikitako eskatzailea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia atxikia dago. Kategoria honetan sartuta daude zuzeneko salmenta egiten duten pertsonak eta ustiategiak. (1)

15

Kalitate ziurtapena izatea edo merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena emanda egotea: 5 puntu

Operadore ekologikoa: Operadorea Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) erregistroan inskribatuta egotea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritza-ustiategia inskribatuta egotea.

Operadore ekologikoa: 10 puntu

CSO_C7

Zuzeneko enplegua sortzea

Lehentasuna ematen zaie autoenpleguko lanpostuak sortzen dituzten proiektuei: alta berria autonomoetan

20

Alta berria autonomoetan: 10 puntu

Lanpostuak sortzen dituzten proiektuak lehenesten dira: besteren konturako kontratazioak

Besteren konturako langileen kontratazioa: 10 puntu

(1) Hauek dira kalitate-ziurtagiri puntuagarriak: "Lodosako pikillo piperra" JDB, "Erronkariko gazta" JDB, "Idiazabal gazta" JDB, "Nafarroako olioa" JDB, Nafarroako JDBko ardoa, Lur-eremuko ardoa, Errioxako ardoa JDK, Cava JDK, "Nafarroako zainzuria AGB, "Tuterako orburua" AGB, "Nafarroako aratxea" AGB, "Nafarroako arkumea" AGB, Nafarroako patxarana, Nafarroako Txistorra, Hiru Erribera AG, Queilesko Erribera AG, Nafarroako Artisautzako Elikagaiak, urdaiazpiko serranoaren berezitasun tradizional bermatua eta Agroturismoen Erregistroa eta zuzeneko salmentakoa.

3. Eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautaketa-irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da irizpideei eta horiek betetzeko konpromisoari dagokienez, enpresa-planean/deskripzio-memorian aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta koherenteak izan beharko dute.

4. Eskatzaileak eskatutako hautaketa-irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat hautatu bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.

5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 30 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.

6. Berdinketa gertatuz gero, proiektuak 2023-2027 NPEPEren helburuei egiten dien ekarpenean puntuaziorik handiena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskatzailearen izaeran puntuazio altuena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Hala ere berdinketak badirau, "Despopulazio-arriskua" atalean puntuaziorik handiena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Azkenik, berdinketak bere horretan badirau, "Zuzeneko enplegua sortzea" atalean puntuaziorik handiena lortu duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.

7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontu zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jaso dezake, baldin eta laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.

8. Aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak ezetsi eginen dira.

10. oinarria.–Laguntza eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitalpen egunaren hilabeteko egun baliokidean bukatuko da. Baldin muga-egunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

2. Eskaera eta dokumentazioa telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, tramiteen katalogoan (www.navarra.eus). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo Cl@ve sistema erabilita. Behin programaren bitartez tramitatuta, eskaerak administrazioan aurkeztutzat joko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan erregistratzen direnean, eta sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpeneko data eta ordua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko asmoz, laguntza eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez tramitatzen ahalko da. Entitate horiek tramiteen katalogoaren fitxan agertzen dira.

3. Laguntza eskaera 2. eranskinean adierazten diren agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuak, bereiziak eta behar bezala identifikatuak aurkeztuko dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).

4. Laguntza eskaera bakarra aurkez daiteke deialdiko eta eskatzaileko.

11. oinarria.–Instrukzio-organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikitako Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari dagokio.

12. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak espedientea ongi tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Dirulaguntzak ematean gastu publikoaren efizientzia bilatzen duen ekonomia-printzipioaren arabera, Plan Estrategikoaren esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 72. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak exijitzen dute proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzea, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten dute.

2. Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, Landa Dibertsifikaziorako Atalak sistema hauek erabiliko ditu, kasuan-kasuan:

1.1. Erreferentziako kostuak: zenbateko diruz lagungarria izanen da entitate eskatzaileak aurkeztuaren eta modulu hauek aplikatzearen ondoriozkoaren arteko txikiena:

1.1.2. Proiektu teknikoaren edo memoria baloratuaren gainean:

1.1.2.1. Honela kalkulatzen da erreferentziako kostuaren balioa, euro/m² eraikitan neurtua: eraikuntzako oinarrizko modulua (520 euro/m² eraikia) aurkeztutako proiektuaren bi koefizienterekin haztatua –bata establezimenduaren tipologiari dagokiona (TK) eta bestea obra-intentsitateari dagokiona (IK)–, taula honetan agertzen den bezala:

Eraikuntzaren/egokitzapenaren tipologia

Obra-intentsitatea

TK

IK

Eraikuntza/egokitzapen orokorra

Egokitzapena, egitura
eta zimenduak ukitu gabe

Eraberritze partzial espezifikoa
(irisgarritasuna edo energia-efizientzia hobetzeko)

(1)

Eraikuntza,
hargunerik gabeko
lurretan

IK(a)

=

1

IK(b)

=

0,75

IK(c)

=

0,3

IK(d)

=

1,15

Bulegoak eta merkataritzako lokalak

Honako hauetarako higiezinak: bulegoak (administratibo zein teknikoak, konpartimentuetan banatuak zein ez), eta berariazko instalaziorik behar ez duten saltokiak

TK (a)
=
1,4

728,00

546,00

218,40

837,20

Gizarte-, kultura- edo hezkuntza-zentroak

Honako hauetarako higiezinak: gizarte eta kultura erabilerakoak, erabilera anitzeko gelak, liburutegiak, haurtzaindegiak, akademiak, jantokiak eta erakustaretoak

TK (b)
= 1,65

858,00

643,50

257,40

986,70

Kontsultategiak eta laborategiak

Honako hauetarako higiezinak: fisioterapia eta nutrizio kontsultategiak, albaitari-klinikak, kalitate-laborategiak eta abar

IK (c)
= 1,74

904,80

678,60

271,44

1.040,52

Ostalaritza/janari-prestalekuak

Landa-ostatuak, jatetxeak, kafetegiak eta bestelako establezimenduak, funtzionamendurako instalazio espezifikoak behar dituztenak, esaterako janari-prestalekuak, janari prestatuko establezimenduak, okindegiak, gaztandegiak

IK (d)
= 2,10

1.092,00

819,00

327,60

1.255,80

Ekoizpen zentroak

Higiezinak, ekoizpen jarduera jakin bat duten industria nabeetan kokatuak

TK (e)
= 0,88

457,60

343,20

137,28

526,24

(1) Eraberritze partzialeko bi motak dituzten obra proiektuetan, IK(b) motakotzat hartuko da obra-intentsitatea: egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe.

1.1.2.2. Proiektuan sartutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, gehieneko kostu hautagarria bi osagai hauen batura izanen da:

–Panel fotovoltaikoetan instalaturiko potentziari (P) dagokion erreferentziako kostua, formula honen arabera:

P

Potentzia paneletan
(kWp)

Erreferentziako kostua (euro/kWp)
(BEZik gabe)

P<=5

4.082,50 + B

5<P<=20

2.850,00-(70 x P) + B

P>20

1.510,00-(3 x P) + B

–P instalatutako potentzia erpina da; eta B bateriak erabiliz gero gehitu behar den batugaia, erabilitako bateria motaren araberakoa:

Bateria mota

B

(euro/kWp) (BEZik gabe)

Litioa

750,00

Bestelako bateriak

200,00

Bateriarik gabe

0,00

1.1.3. Proformako fakturen gainean:

1.1.3.1. Ekipamendu-ondasunak (metro koadro erabilgarria, proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera):

TIPOLOGIA

SUKALDERIK
GABE

SUKALDEAREKIN

Merkataritzako lokalen edo bulegoen ekipamendua (TK(a))

325,00

440,00

Gizarte-, kultura- edo hezkuntza-zentroen ekipamendua (TK(b))

325,00

440,00

Kontsultategi eta laborategien ekipamendua (TK(c))

440,00

Landa-ostatura, ostalaritzara eta janari-lantegietara bideratutako establezimenduen ekipamendua (TK(d))

440,00

Ekoizpen zentroen ekipamendua (TK(e))

325,00

440,00

1.1.3.2. Web-orria (web diseinua eta sorrera, edukien edizioa, ostatatzea eta mantentze-lanak): 2.150,00 euro.

1.1.3.3. Dibulgazio-materiala sortzea (diseinua, maketazioa eta inprimatzea: flyerrak, triptikoak, kartelak, roll-upak, biniloak...): 2.150,00 euro.

1.1.3.4. Branding-a (diseinua: irudi korporatiboa, logotipoa, paper-gauzak, sare sozialak...): 1.900,00 euro.

1.1.3.5. Aurrekoak ez diren beste ordainsari batzuk, laguntza teknikoa emateagatik proiekturako behar ziren lanei, ikerketei eta prozedurei: 45 euro/ordu.

1.1.3.5. Bideragarritasun-plana egitearen ordainsariak: 900 euro.

1.2. Eskaintza desberdinak alderatzea: erreferentziako kostuak aplikatzekoak ez direnean erabiltzen da. Gutxienez hiru aurrekonturen artean hautatzean datza. Entitate eskatzaileak horiek aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera, baldin eta proiekturako eskatutako aurrekontu osoa 5.000 eurotik gorakoa bada.

Eskaintzak hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta obra-proiektu, ondasun edo zerbitzu beraren gainean prestaturiko aurrekontu, eskaintza edo proformako fakturekin justifikatu behar dira, merkatuko preziora egokitzen direla justifikatzeko.

Zenbateko diruz lagungarria finkatzeko, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenean agertzen den zenbatekoa hartuko da oinarri.

1.3. Ebaluazio batzordea: eskatutako gastuari ezin bazaizkio aplikatu erreferentziako kostuak ez eta eskaintza bat baino gehiagoren alderaketa ere, edo haren ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa baldin bada xedeko lana edo hornidura egiten duten entitate bat baino gehiago aurkitzea, entitate eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du eskaintza bakarra justifikatzeko. Ebaluazio batzorde batek txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo ordezko beste aurrekontu bat. Batzorde hori Landa Dibertsifikaziorako Ataleko talde teknikoko hiru pertsonak osatuko dute.

3. Aurkeztutako aurrekontuek, eskaintzek edo proformako fakturek legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitate hornitzailea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar.

4. Entitate eskatzaileak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

5. Kostuen moderazioa aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta, hala bada, azken ordainketa egin aurretik, entitate koordinatzaileak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta osatuko dira. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, entitate koordinatzaileak aldaketak egitea eskatzen duenean.

14. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun ordena ezarriko da 9. oinarrian ezarritako hautaketa-irizpideen arabera.

Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

2. Ordainketa bakar batean emanen dira dirulaguntzak, ekitaldiko zein aurrekontu adierazten den deialdian, haren kargura.

3. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

4. Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza onartu zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak eta laguntza finantzatzeko funtsen jatorria. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.

5. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu-kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aurrekontu-zuzkidura duten eskatzaileek berretsi beharko dute emandako laguntza nahi dutela, edo hari uko egin beharko diote, jakinarazi eta 10 eguneko epean.

6. Gerta daiteke, aurrekontu zuzkidura falta dela-eta, aipatutako hurrenkerako azken entitate eskatzaileari eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa egokitzea. Horrelakoetan, eskatzaile horrek 10 eguneko gehieneko epea du, jakinarazten zaionetik, eman zaion laguntza onartzen duela berresteko edo hari uko egiteko. Berretsiz gero, konpromisoak eta baldintzak egokituko dira eman daitekeen dirulaguntzara. Onartzen duela berresten badu, entitate onuradunak jasotzen ahalko du eman gabe gelditu den laguntzaren zatia, baldin eta beste batzuek laguntzari uko egiten badiote edo laguntza esleitu zaien beste proiektu batzuetan aurreikusi baino gastu txikiagoa egiten bada. Horretarako, aldez aurretik, emandako laguntza aldatu behar du unitate emaileak.

7. Ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik erantzun ezin diren gainerako eskaerak. Gerta daiteke emandako laguntzaren onarpena berresteko epean onuradunen batek uko egitea laguntzari eta, horrenbestez, nahikoa kreditu askatzea. Horrelakoetan, kreditu hori bideratzen ahalko da aurrekontu nahikoa ez egoteagatik ezetsi diren eskaeretara. Lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio eta, lehenik, dirulaguntza osatuko zaio hura osorik jaso ez duen eskatzaileari. Izapide horrek berekin ekarriko du unitate emaileak espedientea berriz ebaztea.

15. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektuak. Hala ere, aurkeztutako proiektuaren aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.

2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako proiektua bete beharko da.

3. Aldaketa egiteko eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu behar da, ordainketaren eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lau hilabete lehenago gutxienez.

4. Proiektuaren aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:

a) Ekoizpenaren orientazioa aldatzea.

b) Pertsona edo entitate onuradunaren titulartasuna aldatzea. Onuradunak proiektuaren titulartasuna lagatzen ahalko dio entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo eraldatzearen ondoriozko beste bati.

c) Laguntzaren oinarri izan diren kontzeptu eta unitate diruz lagungarriak nabarmenki aldatzea.

d) Aurreikustea laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarrien zenbateko osoaren %60 edo gutxiago gauzatuko direla.

e) Inbertsioen kokalekua aldatzea.

f) Proiektua gauzatzeko epea luzatzea, betiere gainditu gabe ordainketa egiten den urteko apirilaren 30a.

5. Aldaketa eskaerak onuradunak egin nahi dituen aldaketak azaldu behar ditu, laguntza eskaeran erabilitako zehaztasun maila berarekin, eta bideragarritasuna bermatu behar da. Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.

6. Ez da inola ere baimenduko laguntzak lortzeko emaitza aldatzea ekartzen duen aldaketarik. Hasieran emandako laguntza ez da handituko.

7. Aldaketa bakarra egiten ahalko da espediente bakoitzeko.

16. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntza jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu behar du, 3. eranskinean adierazitako agiriekin batera.

2. Ordainketa eskaera aurkezteko epea 2027ko azaroaren 15ean bukatuko da.

3. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen den egunaren aurretik, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.

4. Inbertsio edo gastu bat diruz lagungarritzat jotzeko, baldintza hauek bete behar ditu: faktura edo froga- balio bereko agiria izatea, sartutako kontzeptuak materialki gauzatu izana eta ordainketa, bankuko ziurtagiriaren bidez frogatua, ordainketa-eskaeraren egunaren aurretik egin izana.

5. Gastu hautagarriak sor ditzaketen entitate onuradunen izenean agertuko dira faktura guztiak eta ordainketa egiaztatzeko banku-agiri guztiak, eta bertan dirulaguntzaren xede diren kontzeptuak baizik ez dira jasoko.

6. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1. Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira xede eta helburu bera duen beste edozein dirulaguntzarekin, non ez den horren deialdian berariaz eta esplizituki adierazten laguntza honekin bateragarria dela.

2. Aplikatzekoa izanen da de minimis araubideko beste laguntza batzuen konkurrentziari buruz ezarritakoa; hortaz, laguntza gehienez ere 300.000,00 eurokoa izanen da hiru urteko epean, honako honekin bat: Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatua; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.

3. Laguntza hauen onuradun direnek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpen baten bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian edo Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan eta/edo Nafarroako 2023-2027 NPEPEn ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman eta/edo ordaindu zuen dirulaguntza, baita haren zenbatekoa ere.

4. Bateragarriak badira, hartutako laguntzen zenbatekoa, bakarka edo beste batzuekin batera, ezin da inola ere izan egin beharreko inbertsioaren gastua baino handiagoa.

18. oinarria.–Murrizketak eta zigorrak ordainketetan.

1. Baldin eta diferentziarik bada pertsona/entitate onuradunak eskatutako zenbatekoaren eta onargarritasuna aztertu ondoren ordaindu beharreko laguntzaren zenbatekoaren artean, horren ondoriozko murrizketa aplikatu beharko da, honela, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera:

–Administrazio kontrolak eta tokian bertan egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaindu beharreko dirulaguntza zenbateko onargarrira egokituko da, eta bi zenbateko horien arteko aldearen zenbatekoa duen zigorra aplikatuko da. Zigor hori ez da laguntza osoa kentzeaz haratago joanen.

–Murrizketa hori aplikatzearen ondorioetarako, espedientean aurkeztutako ordainketa eskaera guztien balioen batura hartuko da kontuan, eta, ordainketa eskaeran adierazten den zenbatekoa ematen den laguntzarena baino handiagoa bada, ematen den zenbatekoa hartuko da aurkeztutakotzat.

2. Ez da murrizketarik eta zigorrik aplikatuko baldin eta pertsona/entitate onuradunak frogatzen badu, unitate kudeatzaileak onartzeko moduan, bera ez dela onargarri ez den zenbatekoa sartu izanaren erantzulea, edo agintari eskuduna nolabait jabetzen bada pertsona/entitate onuraduna ez dela horren erantzulea. Ez eta, oinarri arautzaile hauen arabera, ezinbestean gertatu dela frogatu daitekeenean ere, edo pertsona/entitate onuradunari egotzi ezin zaizkion eta gerora sortu diren arrazoien frogei buruzko justifikazioa aurkezten denean.

19. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak kontrolak eginen ditu, hala agiri bidezkoak nola bertatik bertara, onuradunak hartutako konpromisoak bete diren egiaztatzeko, bai, orobat, gauzatzen den proiektua onartutakoaren araberakoa den. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

2. Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahal zaizkie bertatik bertara, proiektuaren kokalekura, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko. Hala ere, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 100.2 artikuluaren arabera, ez dago bisita egin beharrik inbertsio diruz lagungarriak 50.000 eurotik beherakoak direnean (inbertsio txikiak direla ulertzen baita) edo, dauden inguruabarrengatik, oso zaila bada laguntza emateko baldintzak ez bete izana edo inbertsioaren benetako xedea errespetatu ez izana.

3. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izan behar da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntzaren onuradunak jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori proiektuaren onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku-kontuan eginen da.

20. oinarria.–Ez-betetzeen arrazoiak eta mailaketa.

1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:

a) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.

b) Onartuak izateko baldintzak (5. oinarria) betetzen ez badira ordainketa eskaeran: %100.

c) Konpromisoak eta betebeharrak (6. oinarria) betetzen ez badira: %100.

d) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.

e) Jarduera bertan behera uzten bada: %100. Ulertuko da jarduera ez dela bertan behera utzi baldin eta, azken ordainketaren ebazpena eman ondoren, onuradunak jardueraren titulartasuna beste pertsona edo entitate bati laga badio, baldin eta lehenbizikoari onuradunaren izaera eman zizkioten baldintza guztiak betetzen baditu eta hasierako onuradunak hartutako konpromisoak onartzen baditu, edo entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozko bati.

f) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek eragindako gastuei dagokien laguntzaren %100.

g) Porrota gertatzen bada: %100.

h) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.

i) Jarraipenari eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.

j) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25. Ez-betetze hori errepikatzen bada: %50.

k) Hautaketa-irizpideei lotutako konpromisoak betetzen ez badira, puntuazio berriak berekin ekarri bazukeen pertsona/entitate onuradun gisa baztertzea: %100.

l) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.

2. Egiaztatzen bada pertsona/entitate onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, neurri horretarako laguntzetatik kanpo geratuko da irregulartasuna detektatu zen urte naturalean eta hurrengo bietan, 147/2023 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, alde batera utzi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean zeuden iruzurraren aurkako borrokaren ondoriozkoak.

3. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

21. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.

2. Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena izanen da.

22. oinarria.–Onuradunen gardentasun betebeharrak.

1. Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen aplikazio eremu subjektiboko entitate onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_cas.pdf/dfc3bda0-ebed-f7b1-7186-c457c32f79b7?t=1651059278956

Betebehar horretatik kanpo geratzen dira pertsona fisikoak, sozietate zibilak eta toki entitate publikoak.

2. Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a. Aurreko urteko negozio-zifra.

b. Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitateko organo eskudunak onetsitako negozio-zifra.

3. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek eman beharko dute propio eginiko txantiloietan eskatzen den informazioa, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

4. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

–Gardentasun ereduaren I. eranskina:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

–Gardentasun ereduaren II. eranskina:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik ezarritako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

23. oinarria.–Publizitatea.

1. Arau hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, entitate onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:

–Eragiketa gauzatzearekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.

–Onuradunaren webgune ofizialean, webgunerik baldin badu, bai eta sare sozialetako kontu ofizialetan ere.

–Baldin laguntza publikoa 50.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.

Informazio hau agerraraziko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: http://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du"; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

2. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Atariko tramiteen katalogoan dagokion fitxan sartuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan ezartzen den moduan.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalak dirulaguntzen publizitate-sistema nazionalaren eginkizuna beteko du.

Horretarako, araubide honen babesean emandako laguntza bakoitzari buruzko informazioa bidali beharko da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, ematen denetik, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

3. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek tratatzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoarekin.

4. Ondorio horietarako, onuradunek honako arau hauetan ezarritako eskubideak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1725 (EB) Erregelamendua, 2018ko urriaren 23koa, Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzen dituztenean pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

24. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.

1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean. Agintaritza eskudunak ezinbesteko beste arrazoi batzuk eta salbuespenezko inguruabarrak ezar baditzake ere, honako hauek hartuko dira halakotzat beti:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ezbehar klimatikoa, hondamendi naturala, ingurumen-hondamendia edo gertakaria.

d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsitzea, ezbeharrez.

e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.

2. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barruan, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.

1. ERANSKINA.–LANDA UDALERRIAK ETA DESPOPULAZIO-MAILA

KODEA

UDALERRIA

DESPOPULAZIO-MAILA

(1)

31001

Abaigar

3. Arrisku nabarmena

31002

Abartzuza

6. Ahulak

31003

Abaurregaina

1. Muturreko arriskua

31004

Abaurrepea

1. Muturreko arriskua

31005

Aberin

3. Arrisku nabarmena

31006

Ablitas

0. Arriskurik gabe

31007

Adios

0. Arriskurik gabe

31008

Aguilar Kodes

1. Muturreko arriskua

31009

Oibar

3. Arrisku nabarmena

31011

Allin

6. Ahulak

31012

Allo

4. Gainbehera bizia

31010

Altsasu

0. Arriskurik gabe

31013

Ameskoabarrena

3. Arrisku nabarmena

31014

Antzin

6. Ahulak

31015

Andosilla

0. Arriskurik gabe

31017

Anue

1. Muturreko arriskua

31018

Añorbe

0. Arriskurik gabe

31019

Agoitz

0. Arriskurik gabe

31020

Araitz

3. Arrisku nabarmena

31025

Arakil

3. Arrisku nabarmena

31021

Aranaratxe

3. Arrisku nabarmena

31024

Arano

2. Arrisku bizia

31022

Arantza

3. Arrisku nabarmena

31026

Aras

2. Arrisku bizia

31027

Arbizu

0. Arriskurik gabe

31028

Artzibar

1. Muturreko arriskua

31030

Arellano

2. Arrisku bizia

31031

Areso

3. Arrisku nabarmena

31032

Arguedas

5. Gainbehera moderatua

31033

Aria

1. Muturreko arriskua

31034

Aribe

1. Muturreko arriskua

31035

Armañantzas

1. Muturreko arriskua

31036

Arroitz

3. Arrisku nabarmena

31037

Arruazu

3. Arrisku nabarmena

31038

Artaxoa

5. Gainbehera moderatua

31039

Artazu

0. Arriskurik gabe

31040

Atetz

2. Arrisku bizia

31058

Auritz

2. Arrisku bizia

31041

Aiegi

0. Arriskurik gabe

31042

Azagra

0. Arriskurik gabe

31043

Azuelo

1. Muturreko arriskua

31044

Bakaiku

5. Gainbehera moderatua

31045

Barasoain

0. Arriskurik gabe

31046

Barbarin

1. Muturreko arriskua

31047

Bargota

2. Arrisku bizia

31048

Barillas

0. Arriskurik gabe

31049

Basaburua

2. Arrisku bizia

31050

Baztan

3. Arrisku nabarmena

31137

Beintza-Labaien

1. Muturreko arriskua

31051

Beire

3. Arrisku nabarmena

31052

Beraskoain

0. Arriskurik gabe

31250

Bera

0. Arriskurik gabe

31053

Berbintzana

4. Gainbehera bizia

31054

Bertizarana

3. Arrisku nabarmena

31055

Betelu

0. Arriskurik gabe

31253

Bidaurreta

0. Arriskurik gabe

31056

Biurrun-Olkotz

0. Arriskurik gabe

31057

Buñuel

5. Gainbehera moderatua

31059

Burgi

1. Muturreko arriskua

31062

Cabanillas

5. Gainbehera moderatua

31063

Cabredo

1. Muturreko arriskua

31064

Cadreita

0. Arriskurik gabe

31065

Caparroso

0. Arriskurik gabe

31066

Cárcar

4. Gainbehera bizia

31067

Zarrakaztelu

5. Gainbehera moderatua

31068

Cascante

0. Arriskurik gabe

31069

Kaseda

2. Arrisku bizia

31070

Castejón

0. Arriskurik gabe

31071

Gazteluberri

1. Muturreko arriskua

31072

Cintruénigo

0. Arriskurik gabe

31074

Zirauki

2. Arrisku bizia

31075

Ziritza

0. Arriskurik gabe

31077

Corella

0. Arriskurik gabe

31078

Cortes

5. Gainbehera moderatua

31079

Desoio

1. Muturreko arriskua

31080

Deikaztelu

3. Arrisku nabarmena

31081

Donamaria

0. Arriskurik gabe

31221

Doneztebe

0. Arriskurik gabe

31083

Etxarri

0. Arriskurik gabe

31061

El Busto

1. Muturreko arriskua

31087

Elgorriaga

0. Arriskurik gabe

31089

Eneritz

0. Arriskurik gabe

31090

Eratsun

1. Muturreko arriskua

31091

Ergoiena

2. Arrisku bizia

31092

Erroibar

1. Muturreko arriskua

31094

Eslaba

1. Muturreko arriskua

31095

Espartza Zaraitzu

1. Muturreko arriskua

31096

Esprontzeda

2. Arrisku bizia

31097

Lizarra

0. Arriskurik gabe

31098

Esteribar

6. Ahulak

31099

Etaio

1. Muturreko arriskua

31082

Etxalar

3. Arrisku nabarmena

31084

Etxarri Aranatz

0. Arriskurik gabe

31085

Etxauri

0. Arriskurik gabe

31100

Eulate

4. Gainbehera bizia

31101

Ezkabarte

0. Arriskurik gabe

31093

Ezkaroze

2. Arrisku bizia

31102

Ezkurra

1. Muturreko arriskua

31103

Ezporogi

1. Muturreko arriskua

31104

Faltzes

3. Arrisku nabarmena

31105

Fitero

5. Gainbehera moderatua

31106

Fontellas

0. Arriskurik gabe

31107

Funes

0. Arriskurik gabe

31108

Fustiñana

0. Arriskurik gabe

31110

Galipentzu

1. Muturreko arriskua

31111

Galoze

1. Muturreko arriskua

31112

Garaioa

1. Muturreko arriskua

31113

Garde

1. Muturreko arriskua

31114

Garinoain

0. Arriskurik gabe

31115

Garralda

2. Arrisku bizia

31116

Genevilla

2. Arrisku bizia

31117

Goizueta

1. Muturreko arriskua

31118

Goñi

1. Muturreko arriskua

31119

Gorza

1. Muturreko arriskua

31120

Gesalatz

1. Muturreko arriskua

31121

Girgillao

1. Muturreko arriskua

31256

Hiriberri

1. Muturreko arriskua

31124

Ibargoiti

1. Muturreko arriskua

31259

Igantzi

0. Arriskurik gabe

31125

Iguzkitza

3. Arrisku nabarmena

31126

Imotz

2. Arrisku bizia

31127

Irañeta

0. Arriskurik gabe

31904

Irurtzun

0. Arriskurik gabe

31128

Izaba

1. Muturreko arriskua

31129

Ituren

0. Arriskurik gabe

31130

Iturmendi

0. Arriskurik gabe

31131

Itza

0. Arriskurik gabe

31132

Itzagaondoa

1. Muturreko arriskua

31133

Itzaltzu

1. Muturreko arriskua

31134

Jaurrieta

1. Muturreko arriskua

31135

Xabier

1. Muturreko arriskua

31136

Txulapain

0. Arriskurik gabe

31138

Lakuntza

0. Arriskurik gabe

31139

Lana

1. Muturreko arriskua

31140

Lantz

2. Arrisku bizia

31141

Lapoblación

1. Muturreko arriskua

31142

Larraga

0. Arriskurik gabe

31143

Larragoa

2. Arrisku bizia

31144

Larraun

2. Arrisku bizia

31145

Elizagorria

2. Arrisku bizia

31146

Leatxe

1. Muturreko arriskua

31147

Legarda

0. Arriskurik gabe

31148

Legaria

3. Arrisku nabarmena

31149

Leitza

5. Gainbehera moderatua

31908

Lekunberri

0. Arriskurik gabe

31150

Leotz

1. Muturreko arriskua

31151

Lerga

1. Muturreko arriskua

31152

Lerin

3. Arrisku nabarmena

31153

Lesaka

5. Gainbehera moderatua

31154

Lezaun

2. Arrisku bizia

31155

Ledea

3. Arrisku nabarmena

31156

Lizoain-Arriasgoiti

1. Muturreko arriskua

31157

Lodosa

0. Arriskurik gabe

31158

Longida

1. Muturreko arriskua

31029

Los Arcos

3. Arrisku nabarmena

31159

Irunberri

3. Arrisku nabarmena

31160

Lukin

3. Arrisku nabarmena

31248

Luzaide

1. Muturreko arriskua

31161

Mañeru

0. Arriskurik gabe

31162

Marañón

1. Muturreko arriskua

31163

Martzilla

0. Arriskurik gabe

31164

Mélida

4. Gainbehera bizia

31165

Mendabia

5. Gainbehera moderatua

31166

Mendaza

2. Arrisku bizia

31167

Mendigorria

0. Arriskurik gabe

31168

Metauten

3. Arrisku nabarmena

31169

Milagro

0. Arriskurik gabe

31170

Mirafuentes

3. Arrisku nabarmena

31171

Miranda Arga

3. Arrisku nabarmena

31172

Elo

0. Arriskurik gabe

31173

Monteagudo

5. Gainbehera moderatua

31174

Morentin

3. Arrisku nabarmena

31175

Mues

1. Muturreko arriskua

31176

Murchante

0. Arriskurik gabe

31177

Murieta

6. Ahulak

31178

Murillo el Cuende

2. Arrisku bizia

31179

Murillo el Fruto

3. Arrisku nabarmena

31180

Muruzabal

5. Gainbehera moderatua

31181

Nabaskoze

1. Muturreko arriskua

31182

Nazar

1. Muturreko arriskua

31183

Obanos

0. Arriskurik gabe

31185

Otsagabia

1. Muturreko arriskua

31184

Oko

3. Arrisku nabarmena

31186

Odieta

6. Ahulak

31187

Oiz

3. Arrisku nabarmena

31188

Olaibar

0. Arriskurik gabe

31189

Olazti

4. Gainbehera bizia

31190

Olexua

2. Arrisku bizia

31191

Erriberri

0. Arriskurik gabe

31192

Oloritz

1. Muturreko arriskua

31195

Orbaitzeta

1. Muturreko arriskua

31196.

Orbara

1. Muturreko arriskua

31197

Orisoain

2. Arrisku bizia

31198

Orontze

1. Muturreko arriskua

31199

Orotz-Betelu

1. Muturreko arriskua

31211

Orreaga

1. Muturreko arriskua

31200

Oteitza

3. Arrisku nabarmena

31202

Azkoien

0. Arriskurik gabe

31203

Petilla Aragoi

1. Muturreko arriskua

31204

Piedramillera

1. Muturreko arriskua

31205

Pitillas

2. Arrisku bizia

31206

Gares

0. Arriskurik gabe

31207

Puiu

0. Arriskurik gabe

31208

Ribaforada

0. Arriskurik gabe

31209

Erromantzatua

1. Muturreko arriskua

31210

Erronkari

1. Muturreko arriskua

31212

Zare

2. Arrisku bizia

31213

Saldias

3. Arrisku nabarmena

31214

Jaitz

1. Muturreko arriskua

31215

San Adrián

0. Arriskurik gabe

31217

San Martin Unx

1. Muturreko arriskua

31216

Zangoza

0. Arriskurik gabe

31219

Santsol

1. Muturreko arriskua

31220

Santakara

4. Gainbehera bizia

31222

Sartze

1. Muturreko arriskua

31223

Sartaguda

5. Gainbehera moderatua

31224

Sesma

3. Arrisku nabarmena

31225

Sorlada

2. Arrisku bizia

31226

Sunbilla

5. Gainbehera moderatua

31227

Tafalla

0. Arriskurik gabe

31228

Tebas-Muru Artederreta

5. Gainbehera moderatua

31229

Tirapu

1. Muturreko arriskua

31230

Torralba del Río

1. Muturreko arriskua

31231

Torres del Río

2. Arrisku bizia

31232

Tutera

0. Arriskurik gabe

31233

Tulebras

0. Arriskurik gabe

31234

Ukar

0. Arriskurik gabe

31123

Uharte Arakil

3. Arrisku nabarmena

31235

Uxue

1. Muturreko arriskua

31236

Ultzama

6. Ahulak

31237

Untzitibar

1. Muturreko arriskua

31238

Untzue

1. Muturreko arriskua

31239

Urdazubi

4. Gainbehera bizia

31240

Urdiain

5. Gainbehera moderatua

31241

Urraulgoiti

1. Muturreko arriskua

31242

Urraulbeiti

1. Muturreko arriskua

31244

Urrotz

3. Arrisku nabarmena

31243

Urrotz Hiria

6. Ahulak

31245

Urzainki

1. Muturreko arriskua

31246

Uterga

0. Arriskurik gabe

31247

Uztarroze

1. Muturreko arriskua

31194

Olloibar

2. Arrisku bizia

31260

Deierri

3. Arrisku nabarmena

31249

Valtierra

5. Gainbehera moderatua

31251

Viana

0. Arriskurik gabe

31252

Bidankoze

1. Muturreko arriskua

31254

Alesbes

0. Arriskurik gabe

31255

Villamayor de Monjardín

2. Arrisku bizia

31257

Villatuerta

0. Arriskurik gabe

31261

Esa

3. Arrisku nabarmena

31262

Zabaltza

0. Arriskurik gabe

31073

Ziordia

3. Arrisku nabarmena

31263

Zubieta

3. Arrisku nabarmena

31264

Zugarramurdi

4. Gainbehera bizia

31265

Zuñiga

2. Arrisku bizia

(1) Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 15ean eman 8/2023 Foru Aginduari jarraituz (haren bidez despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onetsi zen).

1. MAPA.–LANDA UDALERRIAK ETA DESPOPULAZIO-MAILA

2. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Laguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

1. IFZa.

2. Familia liburua.

3. Estatutuak eta eraketa eskriturak.

4. Laguntza eskatzeko akordioa.*

5. Nekazaritzako ustiategiaren titularraren edo bazkideen baimena.*

6. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.

7. Enpresa txiki edo ertaina izatearen deklarazioa.*

8. Enpresa plana-Deskribapen-memoria.*

9. Langileen izenen zerrenda edo autonomoen kuota (LIZ, lehengo TC2).

10. Proiektu teknikoa edo memoria baloratua.

11. Jabetzaren frogagiriak edo hura erabiltzeko eta gozatzeko legezko gaitasunarenak: lurzati zedula, errentamendu kontratua, erabilera lagapena, salerosketa eskriturak, salerosketarako aurreakordioa eta tasatzaile independente baten ziurtagiria, edo bestelako modalitateak.

12. Lizentziak eta baimenak, edo horiek eskatu izanaren agiriak.

13. Proiektuak ukituko dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.

14. Inbertsioen proformako fakturak.

15. Hautaketa-irizpideetan eskatutako puntuen egiaztagiriak:

i. Desgaitasunaren ziurtagiria.

ii. Prestakuntza: Bi aldeetatik eskaneatutako titulua edo tituluaren ziurtagiria.

iii. Erroldatze-ziurtagiria.

iv. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria edo langabetu txartela.

v. Sareak sortzea: sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko bateko bazkide izatea, gutxienez, ziurtatzen duen agiria edo konpromiso-dokumentua.

(*) Izartxoarekin markatutako agirietan, erabili beharko da Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoan dagoen eredu normalizatua.

Aurkeztutako proformako fakturek legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitatea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan ahalmenak, tamaina eta abar.

Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen ezein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Hala ere, entitate eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

3. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Ordainketa eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

1. Gauzatzearen gaineko azken memoria, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan dagoen ereduaren arabera.

2. Exekutatutako aurrekontuaren xehetasuna, tramiteen katalogoko eredu normalizatuaren arabera.

3. Egindako ekintzen fakturak eta dagozkien bankuko ordainagiriak.

4. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan, nekazaritzaz bestelako jardueran.

5. Hala behar bada, obra-lizentzia, jarduera sailkatuaren lizentzia, obraren bukaerako ziurtagiria.

6. Irekitzeko lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena.

7. Langileen izenen zerrenda (LIZ, lehengo TC2), langile autonomoen araubide bereziko (LAAB) alta agiria eta kuota ordaindu izanaren azken egiaztagiria.

8. Hautaketa-irizpide hauek betetzen direla justifikatzeko agiriak, laguntza eskaerak horiengatik puntuak jaso baditu, konpromiso gisa:

i. Sareak sortzea: Jarduera berriaren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifikoen bazkidea izatea.

ii. Ingurumena zaintzeko irtenbide berritzaileak:

–Hondakinen murrizketa: Azpiproduktuak edo hondakin ez-biologikoak erabiltzea jarduera berria aurrera eramateko behar den lehengai gisa.

–Bioekonomiako enpresa: Baliabide biologiko berriztagarriak erabiltzea, materialak eta energia sortzeko.

–%100 berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzea: zerbitzu hori eskaintzen duen enpresa merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo lanpostuko instalazio berriztagarri bereki baten bidez.

iii. Sortutako jarduera mota.

iv. Enplegua sortzea: Langileen izenen zerrenda.

9. Jardueraren publizitatearen frogagiriak (sare sozialak, web-orriak, beste aplikazio batzuk edo bestelako publizitate mota batzuk).

10. Laguntzen publizitatearen frogagiriak (informazio-panelaren argazkia, webguneetako publizitatea, etab.).

11. Bestelakoak, jardueraren arabera eta enpresa planaren deskribapen- eta gauzatze-memorian eta laguntza emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera.

Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera eta enpresa planaren deskribapen-memorian eta amaierako gauzatze-memorian adierazitakoaren arabera.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen ezein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Hala ere, entitate eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Iragarkiaren kodea: F2601051