44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legean.

Bi akats aurkitu direlarik 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legean, zeina 2025eko abenduaren 31ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egin beharreko zuzenketak egiten dira:

Bat.–37. artikuluaren 1. apartatuko lehen paragrafoak honela dio:

"1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio zorpetze-eragiketak egiteko. Ildo horretan, Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Pubikoen azpisektorea osatzen duten entitateen 2026ko abenduaren 31ko zorraren saldo biziak ez du 87.896.700 euro baino gehiagoko kopuruan gaindituko 2026ko urtarrilaren 1eko saldo bizia (BPGaren ehuneko 0,3ko defizit aurreikusiaren finantzaketa)".

Eta honela behar du:

"1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio zorpetze-eragiketak egiteko. Ildo horretan, Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen azpisektorea osatzen duten entitateen 2026ko abenduaren 31ko zorraren saldo biziak ez du 87.896.700 euro baino gehiagoko kopuruan gaindituko 2026ko urtarrilaren 1eko saldo bizia (BPGaren ehuneko 0,3ko defizit aurreikusiaren finantzaketa)".

Bi.–Azken xedapenetako hamabigarrenak honela dio:

"Azken xedapenetako hamabigarrena.–Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikuluaren 2. puntua aldatzen da. Honela geldituko da testua:

2. Eritasuna edo istripua dela-eta beren lanpostuaren eginkizunak betetzeko ezinduta suertatzen diren su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langile finkoak ere bigarren jarduerako lanpostu batean aritzera pasatzen ahalko dira (zerbitzu osagarrietan), halako moldez non operazio-taldean lanpostu hutsa sortuko baita".

Honako hau esan behar du:

"Azken xedapenetako hamabigarrena.–Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzea.

55. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da. Honela geldituko da idatzita:

2. Eritasuna edo istripua dela-eta beren lanpostuaren eginkizunak betetzeko ezinduta suertatzen diren su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langile finkoak ere bigarren jarduerako lanpostu batean aritzera pasatzen ahalko dira (zerbitzu osagarrietan), halako moldez non operazio-taldean lanpostu hutsa sortuko baita".

Iruñean, 2026ko otsailaren 17an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2602853