43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

255E/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Luisa Abinzano Guillén andrea izendatzen duena Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 16an emandako 1311E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako laguntza zerbitzuetako buruen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3019E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio María Luisa Abinzano Guillén andrea izenda dezala García Orcoyen ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru, hura baita kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu duen bakarra.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzako titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan kargua uzteko xedatutako arrazoietako bat gertatzen bada.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Luisa Abinzano Guillén andrea izendatzea Lizarrako Garcia Orcoyen ospitaleko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru (62935 plaza). Izendapenak 2026ko martxoaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko otsailaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2602208