2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Tokiko ehiza barrutia eratzea
Ribaforadako Udalak, 2026ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza barruti baten eraketa sustatzea, Ribaforadako udal-mugarte osoa bere baitan hartuko duena, eta, horren ondorioz, izapidetzeari hasiera eman zitzaion. Hori dena, jarraituz Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen erregelamenduan xedatuari (erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Ribaforadako udal-mugartean sartutako lurren jabeek, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza barrutian sartzea, egoki den eskabidea aurkeztu beharko dute Ribaforadako Udalaren Erregistro Orokorrean, dela erregistro elektronikoaren bidez, dela aurrez aurre (bulego orduetan: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara). Hartan, agertu beharko dituzte beren izenak eta barrutian sartzea baimentzen ez duten jabetza bakoitza (poligonoa, lurzati zenbakia eta azalera).
Eskabide hori hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tokiko ehiza barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten (adierazitako jendaurreko aldian), berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek barrutian sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dela.
Ribaforadan, 2026ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2602789