2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa, 6. poligonoko 469. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
Olaztiko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aldaketa bat egitea lurzati honen gaineko xehetasun-azterketan: Hirigintzako Udal Planeko 6. poligonoko 469. lurzatia (Goienkale kalea 24). Nerea Aguirre Oraák eta Mikel Usabiaga Izaguirrek sustatu dute aldaketa.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Olaztin, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2601341