43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 148. lurzatian. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2026ko urtarrilaren 16an egin bilkura berezian, xehetasun-azterketa bat onetsi zuen behin betiko, Martzillako 3. poligonoko 148. hiri-lurzatiari plangintzak esleituriko eraikigarritasuna berrantolatzeko. Xehetasun-azterketa hori Pablo Goñi Morenok sustatu du, Javier Catalán Moreno arkitektoak 2025eko urrian idatzitako agiriaren arabera.

Argitara ematen da, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601404