2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Udal Plan Orokorreko ordenantzen eta katalogoaren aldaketa. Jendaurreko informazioa
2026ko otsailaren 17an, Faltzesko Udalak hasiera batez onetsi du Faltzesko Udal Plan Orokorreko hirigintza-antolamenduko determinazioen aldaketa xehatu bat, ekimen partikularrez sustatua. Aldaketak ordenantzen 5. artikuluaren 4. apartatuari eta katalogoari eragiten die.
Onetsitako espedientea jendaurrean jarriko da, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan iragarkiak argitaratu ondoren, bat etorrita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 76. eta 77. artikuluetan eta haiekin bat datorren gainerako araudian xedatutakoarekin.
Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada. Horretarako, nolanahi, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren tramitea bete behar da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 a) artikuluan ezarri bezala.
Argitara dadila agintzen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Faltzesen, 2026ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2602487