2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2026ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2602860