2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Alkateordeak izendatzea
Corellako Udaleko alkate udalburuak 156/2026 Ebazpena eman du.
Ikusi da alkatetaren 1042/2023 Ebazpena, alkateordeak izendatzen dituena.
Kontuan hartu da PSN-PSOE udal-taldeak 2026ko urtarrilaren 28an aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroko zenbakia: 373/2026).
DEKRETATZEN DUT:
I.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea, lehentasunaren araberako ordena honetan eta indarreko araudiak ematen dizkien eskudantziekin:
1. FÉLIX BIENZOBAS LÁZARO
2. PILAR PÉREZ GIL
3. IGNACIO SOBEJANO SESMA
4. AMAIA BIENZOBAS GÓMEZ
II.–Izendatuek nire eginkizun guztietan ordezkatuko naute, izendatutako ordenan, kanpoan naizenean edo eri edo ezindurik nagoenean nire eskudantzietan aritzeko, bai eta Alkatetza hutsik dagoenean ere, alkate berriak kargua hartu arte.
III.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta izendapenak indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunetik aitzina.
Corellan, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2601743