2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aratzuriko S-4 sektoreko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 29an, behin betiko onetsi du Jesús María Murillo Erburuk aurkeztutako hirigintza-hitzarmena, helburu duena Arazuriko S-4 sektorean Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamendua ordeztea eskudirutan duen balioarekin. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatutakoarekin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, bide administratiboa bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Oltza zendean, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2601523