2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 18., 36., 54., 56. eta 60. artikuluetan. Behin betiko onespena
Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Basaburuko Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren 18., 36., 54., 56. eta 60. artikuluetan.
Hasierako onespena jendaurrean egon da inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta beraz, bidezkoa da haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.
Basaburuan, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2601364