2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Beramendiko 2. poligonoko 134. lurzatian. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, behin-behinean onartu zuen Beramendiko 2. poligonoko 134. lurzatirako udal-planaren aldaketa egituratzailearen proiektua, lurzati horren 38,11 m² birsailkatu eta, ondoren, 41. lurzatiari gehitzeko.
Espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia argitaratu ondotik, 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an; eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hori guztia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedaturik dagoena.
Espedientea, beraz, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.
Basaburuan, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Onetsitako araudia (PDFa, 25 MBtik gorakoa).
Iragarkiaren kodea: L2601355