43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2026rako zerga-tasak

Atezko Udalak, 2025eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, legez ezarritako quorumarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeren 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, erabaki zuen honako zerga-tasa eta tasa hauek onestea 2026ko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.

Tasa hori ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritako gutxieneko ehunekoa delako.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxienekoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatutakoarekin bat, 2026rako karga-tasa hauek ezartzea proposatzen da, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez:

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: legearen araberako gutxieneko portzentajea, tasari eta karga-tasari dagokienez.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege horren aldaketaren arabera, honako hauek izanen dira, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

KOEFIZIENTEA

TARTEA

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,04

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Zerga-tasa: %12.

–Tasak:

  • Hirigintzako lizentziak izapidetzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak izapidetzeko.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Tarifak.

1. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Kuota aldakorra - Kontsumoa:

1. tarifa

Etxeko erabilera eta hari lotutakoak. Etxebizitza eta ekipamenduetarako beste eraikin batzuk sartzen dira, baita Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta abarreko ikastetxe ofizialki aitortuak, erabilera kolektiboko kirol instalazio publikoak, bai eta parke-lorategi publikoak ere

0,40 euro/m³

2. tarifa

Industriarako eta merkataritzarako erabilera. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza eta zerbitzuak emateko jarduerak, bulegoak eta langelak. Halaber, sartzen dira obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, salbu ureztatzekoa

0,35 euro/m³

3. tarifa

Aisialdirako erabilera: baratzeetan, aisialdiko finketan eta kirol instalazio partikularretan (igerilekuak); eta ureztatzeko erabilera (ez da kobratuko isurtze-saria)

0,60 euro/m³

4. tarifa

Abeltzaintzako erabilera: nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak

0,35 euro/m³

5. tarifa

Erabilera konbinatuak:

5.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (ohiko bizilekuan gauzatzea industria edo merkataritzako jarduera)

Lehenbiziko 130 m³-ak, seihilekoan

0,40 euro/m³

Hortik gorako kontsumoa, seihilekoan

0,60 euro/m³

5.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztatzeko eta/edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekuko berdegunea, baratzea eta/edo igerilekua)

Lehenbiziko 100 m³-ak, seihilekoan (4 kide bitarteko familiak)

0,40 euro/m³

Lehenbiziko 140 m³-ak, seihilekoan (4 kide baino gehiagoko familiak)

0,40 euro/m³

Hortik gorako kontsumoa, seihilekoan

0,80 euro/m³

5. tarifa ("Erabilera konbinatua") nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, etxebizitza motagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, bertan egiten ahal bada aukeren erabilera konbinatua. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik erabilera posible bakoitzerako.

Baldin etxebizitza batean aldi berean izan badaitezke 5.1 eta 5.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak, aplikatuko zaio hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa, eta, zalantza izanez gero, beti 5.2 tarifa.

Udalak behar diren egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, erabiltzaile bakoitzari dagokion tarifa mota esleitzeko.

b) Kuota finkoa - Erabilgarritasuna.

Hornidura eta saneamendu zerbitzua erabilgarri izateagatik eta mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-koa: 50 euro urtean.

–30 mm-koa: 75 euro urtean.

–40 mm-koa 85 euro urtean.

–50 mm-koa: 600 euro.

–65 mm-koa: 750 euro.

–80 mm-koa: 900 euro.

–100 mm-koa: 1200 euro.

c) Saneamenduko kuota.

Erabiltzaileei jasanaraziko zaie NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion isurtze-sariaren zenbatekoa. Honako alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

–Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, dagokion kanona igorriko da, NILSA enpresak ur kontsumoari dagokionez zehaztutako parametroen arabera.

–Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

–Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

d) Hargune edo lotune berria paratzea:

Hargunearen kanona ezartzen da kalibre eta erabileraren arabera:

–25 mm-koa: 300 euro.

–30 mm-koa: 350 euro.

–40 mm-koa 450 euro.

–50 mm-koa: 550 euro.

–65 mm-koa: 650 euro.

–80 mm-koa: 750 euro.

–100 mm-koa: 950 euro.

–Honako hauetarako tasak: ingurumen txostenak egiteko, jarduera sailkatuen lizentzietarako eta irekitzeko lizentzietarako, eta hirigintzako txostenak egiteko eta obra lizentziak izapidetzeko.

–Jarduera sailkatuen espedienteak: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen eta iragarkien kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: 50,00 euro, gehi txosten teknikoen kostua.

–Obra-lizentzien tramitazioa:

  • Obra gauzatzeko aurrekontua:
    • < 5.000: 50 euro.
    • > 5.000 < 15.000 euro: 70,00 euro.
    • > 15.000 < 30.000: 140,00 euro.
    • > 30.000 < 60.000: 210,00 euro.
    • > 60.000 < 150.000: 280,00 euro.
    • > 150.000 < 300.000: 350,00 euro.
    • 300.000 < 600.000: 420,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 30 euro, txosten idatzirako edo kontsultarako emandako ordu erdiko.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eritzegoitin (Atetz), 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

Iragarkiaren kodea: L2600670