2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Araizko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.
Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta urtarrilaren 19an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:
SAILKAPEN EKONOMIKOA
DIRU-SARRERAK:
A) Eragiketa arruntak.
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 169.500,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.400,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 18.900,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 284.120,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00.
B) Kapital eragiketak.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 0,00.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00.
Guztira: 483.920,00 euro.
GASTUAK:
A) Eragiketa arruntak.
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 199.500,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 117.740,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 161.780,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa eta beste ustekabeko batzuk: 0,00.
B) Kapital eragiketak.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 3.900,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00.
Guztira: 483.920,00 euro.
Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.
Araitzen, 2026ko otsailaren 13an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2602247