2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, peoi gidari izateko bi plaza betetzeko. Izendapenak
Jarraian zerrendatzen diren lehendakariaren ebazpenen bidez, puntuazio handiena lortu duten izangaiak izanik eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, honako hauen aldeko izendapenak egiten dira peoi gidari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren esparruan:
–Andoni Aldalur Zulaika izendatzen da peoi gidari, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 2.5 postua), Lehendakariaren otsailaren 5eko 5/2026 Ebazpenaren arabera. Lanpostuaren jabetza 2026ko martxoaren 2an hartu beharko du.
–Urko Gorostidi Mugica izendatzen da peoi gidari, lan kontratudun langile finko gisa (plantilla organikoko 2.6 postua), Lehendakariaren otsailaren 19ko 9/2026 Ebazpenaren arabera. Lanpostuaren jabetza 2026ko martxoaren 9an hartu beharko du.
Ebazpen horien aurka, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Leitzan, 2026ko otsailaren 19an.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2602774