2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Kategoriaz igotzeko lehiaketa, agente lehenen 3 plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 382 Ebazpena eman zuen 2026ko otsailaren 20an. Hona hemen:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 4an erabakita, deialdi bat onetsi zen agente lehenen 3 plaza bete daitezen kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, eta deialdia argitara eman zen 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an.
2025eko uztailaren 4an, zinegotzigo honen 1209 zenbakiko ebazpenaren bidez onetsi zen onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori 2025eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.
Deialdi honen 5.3 oinarriarekin bat, alegazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onestea onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Horiek horrela, bada,
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, honako honetan: deialdia, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez, ari daitezen Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura. Hona hemen:
1) Barne-igoerako txanda:
–Onartuak:
AGENTE ZK. | POLIZIA KIDEGOA |
061 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
008 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
024 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
020 | Zizur Nagusiko Udaltzaingoa |
–Baztertuak:
Inor ere ez.
2) Igoera-txanda irekia.
–Onartuak:
AGENTE ZK. | POLIZIA KIDEGOA |
48004 | Vianako Udaltzaingoa |
920519 | Tuterako Udaltzaingoa |
1242 | Foruzaingoa |
19 | Altsasuko Udaltzaingoa |
26 | Antsoaingo Udaltzaingoa |
62 | Burlatako Udaltzaingoa |
–Baztertuak:
Ez aurkezteagatik deialdiaren 3.1.2.d) oinarrian aipatu tituluaren kopia:
AGENTE ZK. | POLIZIA KIDEGOA |
1141 | Foruzaingoa |
2. Proba non, noiz eta zer ordutan hasiko den:
2026ko martxoaren 24an, asteartearekin, goizeko 09:00etan, Zizur Nagusiko kirol-instalazio zentraletako ikasketa-gelan (Erreniega pasealekua 29 atzealdea, Kultur Etxearen atzealdea).
Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez diren izangaiak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
3. Agintzea ebazpen hau argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka aukerako errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita".
Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 20an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2602829