43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Kategoriaz igotzeko lehiaketa, agente lehenen 3 plaza betetzeko. Deialdiaren etenaldia indarrik gabe uztea

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 20an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

2025eko apirilaren 4an, Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak deialdi bat onetsi zuen, bete daitezen agente lehenen 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Iragarkia argitaratu zen 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 16ko erabaki baten bidez, aldatu zen deialdiaren 3.1.1.a) oinarria, eta aldaketa argitaratu zen 2025eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean.

Gero, beste ebazpen baten bidez, onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta argitaratu zen 2025eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22an (zehazki, ebazpen honen bidez: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren 2025eko uztailaren 4ko 1209. Ebazpena).

Behar diren epean eta moduan aurkeztu dira Nafarroako Administrazio Auzitegian 25-01098, 25-01114, 25-01115 eta 25-01116 gora jotzeko errekurtsoak, aurka egiten dietenak aipatu deialdia onesten duen 2025eko apirilaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarraren aipatu erabakiari. Beraz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 22an, erabaki zuen deialdia etetea, harik eta errekurtsoak ebatzi arte.

2026ko urtarrilaren 26an, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2026ko urtarrilaren 19ko 106. Ebazpena jaso da, zeinak ezesten baititu 25-01114, 25-01115 eta 25-01116 gora jotzeko errekurtsoak.

Ondoren, 2026ko otsailaren 18an, 2026ko otsailaren 9ko 230. Ebazpena jaso da, zeinak ezesten baitu 25-01098 gora jotzeko errekurtsoa.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Indarrik gabe uztea deialdi honen etenaldia: deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez agente lehenen 3 plaza betetzeko. Izan ere, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezetsi egin ditu aipatu gora jotzeko errekurtsoak.

2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinaraz dakiela izangai onartu eta baztertuei (izangai horien zerrenda jaso zen 2025eko uztailaren 4ko 1209. Ebazpenean, zeina onetsi baitzuen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak), eta aditzera eman dakiela honako errekurtso hauetako bat jar dezaketela erabakiaren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2602822