2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Deialdi bat argitaratu zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langilearen plaza bat, Vianako Udalaren plantilla organikoan 03-13 zenbakia duena. Deialdia alkateak 2025eko maiatzaren 22an emandako 399 zenbakidun Ebazpen bidez onetsi zen; hautapen-prozesua amaitu da, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena aurkeztu eta gero.
Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz,
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lan-kontratudun finko izendatzea, gizarte-langile lanpostuan aritzeko, Vianako Udalaren zerbitzura, eta plaza esleitzea, plaza jarraian xedatutakoaren arabera:
IZENDATUTAKOA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ana Isabel Arnedillo Astráin | 3-13 | Lan-kontratuduna |
1. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Vianako Udalaren web-orrian (www.viana.eus).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Vianan, 2026ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2601912