43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapena

2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio bidez bete zedin administratzaile-ofizialaren plaza bat. Hala, hautaproben kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, eta jarraikiz alkateak 2026ko otsailaren 3an emandako 046 zenbakidun Ebazpenean xedatutakoari, Goizeder Juango Lizarbe izendatu behar da administrari-ofizial, funtzionario izaerarekin, Valtierrako Udalaren zerbitzuan jardun dezan. Hori dena, betez 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Valtierran, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2601640