2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARES
Oposizioa, barne igoera murriztuan, betetzeko zerbitzu anitzetako (garbitzailea) bi plaza, D mailakoak. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Garesko Udalak, azaroaren 11n egindako osoko bilkuran onetsi zituen deialdi baten oinarriak, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko zerbitzu anitzetako (garbitzailea) bi plaza, D mailakoak, Garesko Udalaren zerbitzuan aritzeko.
Deialdia 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, ez da izangai bazterturik egon; horrenbestez, bat etorriz deialdiaren 4.3 oinarrian xedatutakoarekin, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Alkatearen 2026ko otsailaren 6ko 59 zenbakidun Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, bai eta probak egiteko data ere.
Honako hau izanen da kalifikazio-epaimahaiaren osaera:
Epaimahaiburua: Itziar Imaz Artazcoz, Garesko Udaleko alkatea.
Epaimahaiburuaren ordezkoa: Jose Ángel Reta Ibeas, Garesko Udaleko alkateordea.
Epaimahaikidea: Javier Tainta Ugarte, Garesko Udaleko zerbitzu anitzetako koordinatzailea.
Ordezkoa: Javier Márquez Irurtia, Garesko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.
Epaimahaikidea: David Azpilicueta Guembe, Garesko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua, udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Idazkaria: Sonia García Milton, Garesko Udaleko idazkaria.
Lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua:
Oposizioaldia 2026ko apirilaren 21eko 10:00etan hasiko da, Garesko udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Garesen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
–Onartutako izangaiak:
VICENTE AIZPUN RIPA
IRAITZ FERNÁNDEZ LATASA
–Baztertuak: inor ere ez.
Iragarkiaren kodea: L2601889