43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Merezimendu-lehiaketa, bete dadin Udalaren hiri-kontserbazioko arduradun orokorraren lanpostua. Deialdia bete gabe uztea

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2026ko otsailaren 12an:

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko urriaren 3an onetsi zuen hiri-kontserbazioko arduradun orokorraren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, argitaratu baitzen.

Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko azaroaren 28an emandako ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio-epaimahaiak 2026ko otsailaren 9an hartutako erabakiaren bidez, deialdiaren oinarrietan adierazitako memoria-lanaren balorazioaren behin betiko emaitzak argitaratu ziren: izangai bakar bat aurkeztu zen lehiaketara, baina ez zuen gainditu.

Horrenbestez,

HAU EBATZI DUT:

1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.

2.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara dadin.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko otsailaren 12an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2602381