43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udal instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 plaza oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Plaza esleitzea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako Erabakiaren bidez udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen –2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratua–, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdi horrekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, hautapen-prozesu horri amaiera eman zion.

Erabaki horretan, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanpostuan aritzeko funtzionario izendatu zen Jesús Miguel Pérez Reclusa jauna, eta 1-402900-89 plaza (funtzionarioen araubidekoa) esleitu zitzaion. Plaza hori hautatu gabe geratu zenetako bat izan zen, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen hamaika plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan.

Gerora, Pilar Razquin Mondéjar andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, lekualdatze-lehiaketa horretan egindako plaza hutsen hautaketaren aurka. Auzitegiak, 1716. Ebazpenaren bidez, hein batean baietsi zuen errekurtsoa. Horren ondorioz, behar ziren neurri administratiboak hartu behar izan ziren 1-402900-89 plaza aipatu Razquin Mondéjar andreari esleitzeko. Hori dela eta, 10 eguneko beste epe bat ireki behar izan zen Jesús Miguel Pérez Reclusa jaunak, txanda irekian lehenbiziko postuan sailkatu zenak, beste plaza bat hauta zezan. Dagoeneko hautatu du plaza.

Horregatik guztiagatik,

ERABAKITZEN DA:

1. Indarrik gabe uztea 1-402.900-89 plazaren esleipena Jesús Miguel Pérez Reclusa jaunari.

2. 1-402900-173 plaza esleitzea Jesús Miguel Pérez Reclusa jaunari, jarraian xedatutakoarekin bat:

IZEN-ABIZENAK

PLAZA

ALORRA

ATXIKIPEN-EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

JESÚS MIGUEL PÉREZ RECLUSA

1-402900-173

Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra

Ezkaba kiroldegia

Funtzionarioa

3. Zehaztea plazaz jabetzeko eguna 2026ko martxoaren 1a izanen dela.

4. Ebazpena Udalaren webguneko deialdiaren fitxan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko otsailaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2602255