43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako (lorezaintza) plaza bat betetzeko. Izendapena

Deialdia argitara eman zen 2025eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n.

Kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin bat, Oltza zendeako Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 53. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Juan Antonio Oyarzun Martínezen aldeko izendapena egitea.

Izendapenak 2026ko apirilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 39.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2601901