2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Oposizio-lehiaketa, garbitzaileen plazak betetzeko. Izendapenak eta kontratazioa
2026ko otsailaren 13ko Alkatetzaren 38. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
1. Berako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko izendatzea, garbiketako langileen lanpostuak betetzeko, honako hauek:
–Oihana Senper Mazizior. plantilla organikoan 20 zenbakia, E maila, lanaldi osoa eta Berako Udaleko destinoa dituen lanpostua esleitu zaio.
–Aloña Larramendi Fernández. plantilla organikoan 17 zenbakia, E maila, lanaldi osoa eta Berako Udaleko destinoa dituen lanpostua esleitu zaio.
2. Izendatutako izangaiek 2026ko apirilaren 1ean hartu beharko dute lanpostuen jabetza. Horretarako, dagokion lan-kontratu finkoak formalizatuko dira.
Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek Berako Udaleko lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Izendapen hauek argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei eta lan-aholkulariari.
5. Horren berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehenengo ohiko bileran.
Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Beran, 2026ko otsailaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2602306