2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Hutsen zuzenketa, Lagunak Udal zerbitzuaren 2025erako lan-eskaintza publikoan
Zuzendaritza Batzordeak 2025eko azaroaren 12an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalaren erakunde autonomoa den Lagunak Udal Zerbitzuaren 2025. urterako lan-eskaintza publikoa onartu zen, eta 2026ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.
Hartan akats bat dela ikusirik, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, 2026ko otsailaren 18an egindako bilkuran, honako zuzenketa hau egitea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta erakundearen web-orrian argitaratzeko agintzea erabaki zuen:
Honela dioen tokian:
–Lan-kontratu finkoa. Lanpostua: administrari-ofiziala, Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoko 1.5 zenbakia. Maila: administrari-ofiziala. Sartzeko sistema: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026.
Hau esan behar du:
–Lan-kontratu finkoa. Lanpostua: administrari-ofiziala, Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoko 1.5 zenbakia. Maila: administrari-ofiziala. Sartzeko sistema: oposizioa. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2, nahitaezkoa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026.
Barañainen, 2026ko otsailaren 19an.–Lagunak Udal Zerbitzuko burua, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2602783