43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Miguel Ángel Sesma Fernández jaunak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 444/2025 prozedura arruntean bideratu da).

Miguel Ángel Sesma Fernández jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 21eko 69/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen Miguel Ángel Sesma Fernández jaunak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez behin betiko onetsi ziren "Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua" eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Miguel Ángel Sesma Fernández jaunak jarri duen eta 444/2025 prozedura arruntean bideratu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau jakinaraztea "Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua" (101.24.000) gauzatzeko desjabetze espedientean interesdun diren guztiei, eta interesdun horiek epatzea, autoetan demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Miguel Ángel Sesma Fernández jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 28an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2601434