1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
14/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 000263/2025 epaia betearaziz, aldatzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpena, zeinaren bidez baliozkotzen baita eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 000263/2025 epaian jasotako epaitzak dio ezen ez dela zuzenbidearen araberakoa Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpena, Berriozarko Mendialdea I HLHIPa eskolaldi jarraituan hasi edo jarraitzeko eskubidea duten ikastetxeen zerrendatik kanpo uzten duelako. Ebazpen horren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.
Epai hori betearaziz, bidezkoa da aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 ebazpena, zeinaren bidez baliozkotzen baita eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpenaren I. eranskina, Berriozarko Mendialdea I HLHIPa eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzea baliozkotzen zaien ikastetxeen zerrendan sartzeko. Ebazpen horren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.
2. Aldatzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpenaren III. eranskina, Berriozarko Mendialdea I HLHIPa eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitura aldatzea baimentzen ez zaien ikastetxeen zerrendatik kanpo uzteko. Ebazpen horren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.
3. Ebazpen honen aurka epaia betearazteko intzidentea sustatzen ahalko da, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 109. artikuluan xedatuarekin.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Berriozarko Mendialdea I HLHIPra, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2601872