1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2025ean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio estatistiko hau argitaratu beharrari buruz: Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan 2025ean nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketaren portzentajeak.
Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketa horiek erabili ohi dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako aprobetxamenduetan urte anitzeko errentamenduen prezioa urtero eguneratzeko.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan 2025ean nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2020).
2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
2025. URTEAN NEKAZARIEK ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK
Portzentaje aldaketak (oinarri urtea: 2020)
ZEREALAK | –3,96 |
LEKADUNAK | –3,24 |
PATATA | 9,41 |
LABORE INDUSTRIALAK | 7,29 |
BAZKA LABOREAK | 5,24 |
FRUTAK | 8,58 |
FRUITU LEHORRAK | 46,10 |
BARAZKIAK | 5,05 |
MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA | 64,45 |
NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA | 5,39 |
GIZENTZEKO BEHI AZIENDA | 23,88 |
GIZENTZEKO ARDI AZIENDA | 12,70 |
GIZENTZEKO AHUNTZ AZIENDA | 13,30 |
GIZENTZEKO TXERRI AZIENDA | –8,30 |
GIZENTZEKO HEGAZTIAK | 16,52 |
GIZENTZEKO UNTXIAK | 4,88 |
ESNEA | –0,78 |
ARRAUTZAK | 21,74 |
ARTILEA | 9,76 |
BIZIRIK DAGOEN AZIENDA | 20,93 |
ANIMALIEN PRODUKTUAK, GUZTIRA | 6,24 |
ZURA | –18,63 |
BASOGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA | –18,63 |
JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA | 5,70 |
Iragarkiaren kodea: F2602049