43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita José María Equisoain Gorriz jauna, Hezkuntza Departamentuko Hautatze Prozeduren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José María Equisoain Gorriz jauna, Hezkuntza Departamentuko Hautatze Prozeduren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2026ko otsailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru-agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2602002