43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

69E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026rako gastua baimentzen duena dirulaguntza hauetarako: langile autonomoentzako dirulaguntzak, lan-bizitza eta familia bateragarri egiten kontratazioaren bidez laguntzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 883294.

Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, lan bitartekotza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta laneratzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2025. urtea baino lehen onetsirik daude.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Hori dela eta, bidezkoa da deialdi honen 2026rako gastua baimentzea: langile autonomoentzako dirulaguntzak, lan-bizitza eta familia bateragarri egiten kontratazioaren bidez laguntzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta 559E/2023 Ebazpenaren bidez aldatu.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntza-deialdi bat onestea, langile autonomoei lan-bizitza eta familia bateragarri egiten kontratazioaren bidez laguntzeko.

2. 50.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako gastu partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

950001 96100 4709 241110 Lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko laguntzak

2026

50.000 euro

3. Gehienez ere 25.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, betiere, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2601877