43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

68E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026rako gastua baimentzen duena deialdi honetarako: "Dirulaguntzak ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, bazkide berriak sar daitezen lagunduz". Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 883331.

Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, lan bitartekotza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta laneratzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak lehendik onetsirik daude.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, bidezkoa da 2026rako gastua baimentzea dirulaguntza honetarako: enplegua sustatzeko dirulaguntzak, bazkide-langile berriak sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzen lagunduta. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez arautu ziren (ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko dirulaguntzak, epe mugagaberako bazkide-langile berriak sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen lagunduz).

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza-deialdi hau: ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko dirulaguntzak, bazkide-langile berriak epe mugagaberako sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzea lagunduz.

2. 300.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako gastu partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

950001 96100 7709 241202 "Enpresen ondorengotzarako laguntzak, ekonomia sozialeko enpresetan"

2026

300.000

3. Gehienez ere 60.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, betiere, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2601876