1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
65E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastua baimentzen duena dirulaguntza-deialdi honetarako: "Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzak".
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, lan bitartekotza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta laneratzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak lehendik onetsirik daude.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez, bidezkoa da gastua baimentzea dirulaguntza honetarako: Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzak, 2026rako. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 195E/2019 Ebazpenaren bidez arautu ziren.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Onestea dirulaguntza-deialdi bat, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko.
2. 697.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
950001 96100 7709 241200 Ekonomia sozialeko enpresen inbertsiorako laguntzak | 2026 | 697.000 |
3. Gehienez ere 100.000,00 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, betiere, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.
4. 2025eko ekitaldian ebatzi gabe gelditzen diren eskaerei 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura erantzutea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2601875