43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

64E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastua baimentzen duena dirulaguntza-deialdi honetarako: "Nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak". Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 883310.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 25ean emandako 2711/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

Hortaz, bidezkoa da 2026rako gastua baimentzea, aurretik aipatutako dirulaguntza-deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza-deialdi bat, nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko.

2. 180.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

950001-96100-4819-241120 Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak, nekazaritzako langileen aldi baterako kontratazioak egiteko

2026

180.000

3. 40.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

950001-96100-4819-241120 Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak, nekazaritzako enpleguarekin lotutako sentsibilizazio, hedapen eta dibulgazio jardueretarako

2026

40.000

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2601879