43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko otsailaren 4an hartua, Javier Marturet Ilundain jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buru izendatzen duena.

Urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onetsi zen, zehazki, egintzak administrazio bidean berrikusteko prozedurari dagokiona garatzeko. Erregelamendu horren 19.3 artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuak izendatuko du Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko burua, ogasunaren arloko eskumena duen kontseilariak auzitegi horretako kideen artetik bat proposatuta, eta hark Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuko zuzendariaren kategoria edukiko du.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 1/2019 Foru Aginduaren bidez, Javier Marturet Ilundain jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko kide izendatu zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Javier Marturet Ilundáin jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buru izendatzea.

2. Erabaki hau igortzea interesdunari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko Idazkaritzara, Nafarroako Foru Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2601690