43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

63E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026rako gastua baimentzen duena dirulaguntza hauetarako: besteren konturako langileentzako dirulaguntzak, lan-bizitza eta familia bateragarri egiten kontratazioaren bidez laguntzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 883301.

Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz, erakunde horren eginkizuna da gizarte-eragileekin adostutako enplegu politikak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, arlo hauen gainean ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, enplegurako bitartekaritza, orientazioa eta prestakuntza, eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken analisia. Besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta laneratzen laguntzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren eta hura aldatzen duen 8915E/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren besteren konturako langileei lan-bizitza eta familia bateragarri egiten kontratazioaren bidez laguntzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

Hortaz, bidezkoa da 2026rako gastua baimentzea, aurretik aipatutako dirulaguntza-deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza-deialdi bat, besteren konturako langileei lan-bizitza eta familia bateragarri egiten kontratazioaren bidez laguntzeko.

2. 50.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2026rako Aurrekontu Orokorretako gastu partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

950001 96100 4709 241110 Lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko laguntzak

2026

50.000 euro

3. Gehienez ere 25.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, betiere, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2601870