1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
EPATZE DEIA, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 15eko 88E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako 304/2025 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Ezkabarteko Udal Plan Orokorraren espedientea. Haren araudia 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.
Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurraldearen Zerbitzu Juridiko-administratiboaren ofizio bidez, 304/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea igorriko da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara. Aipatu prozedura arrunta Construcciones Lusarreta SAk eta Algoi Inverdiones Navarras SLk abiatu zuten Ezkabarteko Udal Plan Orokorraren espedientea behin betiko onesten duen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 15eko 88E/2025 Foru Aginduaren aurka. Haren araudia 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 29an.–Idazkari tekniko nagusia, Eduardo Jiménez Izu.
Iragarkiaren kodea: F2601851