43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 5eko 346/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren, hizkuntza eskola ofizialeko irakasleen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda orokorrean sartutako izangaien behin betiko zerrendak, eta bestetik, baztertuak izateko arrazoiren bat egoteagatik, zerrendetatik baztertutako izangaien behin betiko zerrendak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da jarraian adierazten diren pertsonek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 5eko 346/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren, hizkuntza eskola ofizialeko irakasleen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda orokorrean sartutako izangaien behin betiko zerrendak, eta bestetik, baztertuak izateko arrazoiren bat egoteagatik, zerrendetatik baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, espezialitate hauei dagokienez:

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

  • Pedagogia/Gaztelaniaz:

ANA LORENA ZAPATERO GARCIA

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

  • Biologia eta Geologia/Euskaraz:

JOSU LUQUIN PERALES

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko otsailaren 6an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2601859