43. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko otsailaren 4an hartua, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Raúl Goñi Rodríguez jauna, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko burua, berak hala eskatuta.

Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Raúl Goñi Rodríguez jauna izendatu zen Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko buru, egun berean eta Nafarroako Gobernuaren erabakiz auzitegi horretako kide izendatu baitzen.

2026ko urtarrilaren 7an, Raúl Goñi Rodríguez jaunak dimisioa aurkeztu zuen, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko buru izateari uzteko.

Nafarroako Gobernuak izendatu behar du Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko burua, ogasunaren arloko eskumena duen kontseilariak auzitegi horretako kideen artetik bat proposatuta, eta hark Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuko zuzendariaren kategoria edukiko du; hori guztia, 85/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 19.3 artikuluarekin bat (85/2018 Foru Dekretua, urriaren 17koa, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio-bidean berrikusteari dagokionez garatzeko erregelamendua onesten duena).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Kargutik kentzea Raúl Goñi Rodríguez jauna, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko burua, berak hala eskatuta.

2. Erabaki hau igortzea interesdunari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko Idazkaritzara, Nafarroako Foru Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2601688