1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8/2026 FORU DEKRETUA, otsailaren 4koa, zeinaren bidez María Torres Pérez andrea izendatzen baita Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru-dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko otsailaren lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. María Torres Pérez andrea izendatzea Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi, 2026eko otsailaren 5etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru-dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués. Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2601693