Iragarkia
42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Oposizioa, udaltzain-agenteen hiru plaza betetzeko
Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 26an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio bidez betetzeko udaltzain-agenteen hiru plaza, Barañaingo Udaltzaingokoak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Barañainen, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Deialdia eginen da bat etorriz aplikatu beharreko arauekin eta oinarri hauetan ezartzen denarekin:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Barañaingo Udaleko udaltzain-agenteen hiru plaza, plantilla organikoan 4.42, 4.43 eta 4.44 zenbakiekin identifikatuak daudenak.
Hiru plaza horiek honako txanda hauetan banatzen dira, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan ezarritakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):
a) Plaza bat txanda irekian:
4.42.
b) Bi plaza igoera-txandan:
4.43 eta 4.44.
1.2. Igoera-txandako plazaren bat bete gabe geldituz gero, txanda irekikoei gehituko zaie.
1.3. Halaber, igoera-txandan hutsik dauden plazak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera, ezagutzen hautaprobako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa baturik.
1.4. Izendatzen diren izangaiek udaltzain-agenteen eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritakoak, eta foru-lege horretan ezartzen diren mailetatik C mailaren barnean geldituko dira sailkaturik.
1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozedura honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Txanda irekia.
Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) 18 urte beteak izatea eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.
c) Honako titulu hauetako bat edukitzea edo eskuratzeko moduan egotea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean: Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokide deklaratutako bat. Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, haren homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean.
d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, bete ahal izateko lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak, eta ez izatea deialdiaren III. eranskinean baztertua izateko aipatzen den arrazoi mediko bat.
e) Ez egotea kondenatuta dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor- eta administrazio-arloetako arauei jarraikiz.
f) Gutxienez A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak indarrean izatea.
g) Konpromisoa hartzea armak aldean eramateko eta, behar denean, erabiltzeko. Konpromisoa hartuko da eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez.
h) Haurrendako eta nerabeendako babes-sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.
3.2. Igoera-txanda.
Igoera-txandako izangaiek, txanda irekikoendako adierazitako baldintzez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako polizia-kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela zerbitzuak kidego horietan.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute igoera-txandan, hartan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.
b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada Barañaingo Udaleko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
c) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
d) Haurrendako eta nerabeendako babes-sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.
3.3. Bi txandetarako. Baldintza horiek denak eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eta plazaz jabetu arte bete beharko dira, 3.1.f) eta 3.1.b) oinarrietakoak izan ezik. Lehenbizikoari dagokionez, oinarrizko prestakuntza-ikastarorako (deialdiaren 7.6 atalean aipatua) izangai onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen den egunerako bete beharko da, eta bigarrenari dagokionez, aski izanen da eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen betetzea.
4.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.
Eskabideek bat etorri behar dute dagokien ereduarekin. Eredu hori eskura dago deialdiaren aipamenean (https://www.baranain.es/eu/gaurkotasuna/lan-publikoa/), eta hartan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak. Eskabidearen eredua, halaber, Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu daiteke, Herritarrendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza z.g., 31010 Barañain), edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Barañaingo Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Barañaingo Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://sedeelectronica.baranain.es/). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabideak eta behar diren gainerako agiriak aurkezteko, edozein formatu erabil daiteke, erregistro orokor elektronikoan fitxategiak eransteko ezarrita daudenen artetik.
Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Barañaingo Udalaren erregistrora igorri baino lehen. Haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela oposizioan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
Eskabideak deialdi honen I. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide-eredua Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorrean (Herritarrendako Harrera Bulegoan) eskuratu daiteke. Orobat, Internet bidez eskuratu daiteke, www.baranain.es/eu/ helbidean, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdi honen argitalpenetik abiatuta (I. eranskina).
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4.2. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten gainerako agiriak:
Bat.–Osasun-ziurtagiri ofiziala, egiaztatzen duena izangaiak gaitasuna duela III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko.
Bi.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa-eskubideetarako 10,80 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria.
Deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik daudenak. Aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespena frogatzeko, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Azterketa-eskubideen tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:
–Diru-sarrera eginda, eskudirutan edo banku-transferentziaren bidez, Barañaingo Udalaren kontuetan, finantza-erakunde hauetan: La Caixa (ES84 2100 5181 1422 0006 4922) edo Rural Kutxa (ES19 3008 0070 8507 0277 0629), edo Barañaingo Udaleko Herritarrendako Harrera Bulegoan. Kasu horretan ordainagirian nahitaez jarri behar dira honako datu hauek:
- Izangaiaren izen-deiturak.
- NANa/IFZa.
- Kontzeptua: "Udaltzain izateko oposizioa Barañain 2026".
Hiru.–Nortasun-agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia.
Lau.–Deialdi honetan eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia.
Bost.–Igoera-txandako izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena zein den abiaburuko plaza, maila eta antzinatasuna. Zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak eman beharko du ziurtagiri hori.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.3. Baldin eta 4.1 eta 4.2 ataletan ezarritakoa betetzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
4.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
5.–Onartuen behin-behineko zerrendak, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.
5.1. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzeko aginduko du. Bi zerrenda eginen dira, izangai mota hauen arabera:
1. Txanda irekiko izangaiak.
2. Igoera-txandako izangaiak.
5.2. Behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Interneteko www.baranain.es/eu/ helbidean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
Ezarritako epean parte hartzeko eskaerarik aurkezten ez bada, deialdia bete gabe gelditu dela deklaratuko da, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko dira. Interesdunen eskura egonen dira, orobat, Udalaren iragarki-taulan eta Interneteko www.baranain.es/eu/ helbidean. Ebazpen horretan, orobat, hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.
5.4. Azterketa-eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6.–Kalifikazio-epaimahaia.
6.1. Osaera.
Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: María Lecumberri Bonilla, Barañaingo Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Fátima Sesma Vallés, Barañaingo Udaleko zinegotzia.
Epaimahaikidea: Carlos Javier Eransus Virto, Barañaingo Udaltzaingoko burua.
Ordezkoa: María Luisa Garcia Villorejo, Barañaingo Udaltzaingoko agente lehena.
Epaimahaikidea: Luis Manuel Iribarren Arregui, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.
Ordezkoa: Jesús Mendinueta Lacunza, Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordea.
Epaimahaikidea: Barañaingo Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendaturiko ordezkari bat.
Ordezkoa: Barañaingo Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendaturiko ordezkari bat.
Idazkaria: Patricia Solabre Recalde, Barañaingo Udaleko aholkulari juridikoa.
Ordezkoa: M.ª Asunción Nieto Zabala, Barañaingo Udaleko idazkaria.
6.2. Eraketa eta jarduna.
Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien legezko ordezkoek.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Baldin eta administrazio-prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat gertatzen bada, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du. Aholkulari horiek epaimahaiari lagunduko diote, eta dagokien espezialitate teknikoan baizik ez dira ariko.
7.–Oposizioa nola eginen den.
7.1. Oposizioko lehen fasean proba baztertzaile hauek eginen dira: II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak, gaitasun fisikoa neurtzekoak, proba psikoteknikoak eta medikoak; bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza-ikastaro bat gainditu beharko da.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non, noiz eta zein ordutan hasiko den.
7.2. Oposizioaldiko probak.
Oposizioaldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.
Hautaproba bakoitza egin ondotik, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarriko ditu, eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Behin alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara www.baranain.es/eu/ Interneteko helbidean, eta zehaztuko du non, noiz eta zein ordutan eginen den hurrengo proba, 48 ordu lehenago gutxienez.
Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:
a) Proba teorikoa: Test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskineko gaiei buruzkoa. 100 galdera izanen dira, eta bakoitzak hiru erantzun-aukera izanen ditu; haietako bat soilik joko da zuzentzat. Galdera guztiek balio bera izanen dute. 1,50 puntu emanen dira zuzen erantzundako galdera bakoitzeko. Galde-sorta horretan, gehienez ere, 150 puntu lortzen ahalko dira. Zigortu eginen dira erantzun okerrak, galderaren balioaren heren bat kenduta, hots, 0,50 puntu. Bazterturik eta oposiziotik kanpo geldituko dira gutxienez 75 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere bi ordu izanen dituzte.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiari buruzkoak izanen dira galderak.
Gai-zerrendan jasotako ordenantzak esanbidez aipatu dira II. eranskinean.
Proban, erreserbako zortzi galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere, akatsa izateagatik. Hala ere, epaimahaiaren ustez galdera oker gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko. Kasu horretan, galdera eta akats bakoitzaren balioa proportzioan handituko da, 150 puntuak banatuko baitira galdera baliodunen kopurua kontuan hartuta.
b) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko, lortzen den markaren arabera.
Gehienez txanda irekiko 30 izangairi deituko zaie gaitasun fisikoa neurtzeko proba hau egitera. Hortaz, baldin txanda horretan proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu dutenak kopuru hori baino gehiago badira, kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. 30. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik kanporatuta geldituko dira. Proba teorikoa gainditu duten igoera-txandako izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak.
Ariketa guztiak gainditzen ez dituztenak oposiziotik kanpo geldituko dira. Epaimahaiak ezarriko du zein ordenatan eginen diren proba honetako ariketak, eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin beharko diren. Proba honetan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:
–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
–Uretan ibiltzeko trebetasunari buruzko proba, 5-10 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Izangaiak behartuta egonen dira dopinaren kontrako kontrola egitera, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu analisiak, jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko. Hala, debeku dira hainbat substantzia, gai farmakologiko, dopin-metodo eta manipulazio. Horiek guztiak jasota daude Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2025eko abenduaren 2ko Ebazpenaren I. eranskinean; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2025eko 295. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa).
Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.
Bigarren proba honetako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira, epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan soilik, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera, egiaztatzeko teknika egokia erabiltzen dela eta probak behar bezala egiten direla, kronometria izan ezik.
Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, baita puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.
c) Proba psikoteknikoa: hainbat proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Gaitasun psikoteknikoaren proban 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak edo, behar izanez gero, behar bezala akreditaturiko kanpoko erakunde batek eginen ditu proba horiek. Balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Proba fisikoak gehi proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak. Gehienez txanda irekiko 20 izangairi deituko zaie gaitasun psikoteknikoa neurtzeko proba hau egitera. Hortaz, baldin txanda horretan proba teorikoan eta fisikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu dutenak kopuru hori baino gehiago badira, kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik kanporatuta geldituko dira. Proba teorikoa eta proba fisikoak gainditu dituzten igoera-txandako izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak.
Proba honela eginen da:
–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatutako langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak, baita eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
–Kalifikazio-epaimahaia, probak egin aurretik, arduratuko da garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak bide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta haiek emanen dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak, baita zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak ere.
Probak bi ariketa izanen ditu:
–Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Oro har nortasunari buruzko galderak eginen dira, edo/eta laneko konpetentziei eta gaitasunei buruzkoak.
–Eta bigarrenean, banakako elkarrizketa pertsonala eginen da, eta/edo taldean egin beharreko lan bat, eta, hala, lehen zatiko galde-sortarekin alderaketa eginen da.
d) Proba medikoak: Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago badira eta betiere epaimahaiak zehazten duen kopuruan, dei eginen zaie proba medikoak egin ditzaten, gaitasun psikofisikoa egiaztatze aldera, deialdiko 3.1 ataleko d) letran ezarritakoari jarraikiz.
Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzua) eginen du osasun-azterketa hori, edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko erakunde batek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Proba medikoetan izangaiei "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Bazterturik geldituko dira "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.
Hautapen-aldiko a), b) c) eta d) ataletako proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak zerrenda bat jarriko du jendaurrean, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, adierazita zein izangai onartu diren behin-behinean oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko, puntuazio osoaren hurrenkeraren arabera, proba bakoitzeko puntuazioak baturik. Ikastaro hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan eginen da.
7.3. Plazak hautatzea.
Dauden plaza guztiak zehaztuta eta osasun-azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda onetsiko du, plazak hutsak hautatzeko ekitaldian parte hartzeko, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekikoak eta igoera-txandakoak diren.
Plazak esleitzeko ekitaldiaren bidez zehaztuko da nortzuk arituko diren benetan bete beharreko plazetan.
Ekitaldi horren helburua da dauden plazak betetzea, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren arabera. Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztira lortutako puntuazioak handienetik txikienera ordenatuta. Lehenik igoera-txandako zerrendakoei dei eginen zaie, txanda horretako plazak esleitzeko. Haiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, kenduta igoera-txandan plaza lortu dutenak, txanda irekiko plazak betetzeko.
Ekitaldi honetan plaza lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinekoz proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egin dezaten. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko plaza kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bakoitzak lortutako kalifikazio orokorrak zehaztuta.
Izangaien arteko puntuazio-berdinketak ebaztea.
Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakarra eginen da hura hausteko, epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena.
7.4. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiek frogatu beharko dute deialdiaren 3.1. oinarriko e), f), g) eta h) baldintzak betetzen dituztela, hamar egun balioduneko epean, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda Barañaingo Udaleko iragarki-taulan jendaurrean jartzen denetik hasita. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzenduta:
–Deialdian eskatutako gidabaimenen kopia, bi aldeena.
–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren kopia edo haien baliokide den titulu batena, bi aldeena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor- eta administrazio-arloetako arauei jarraikiz.
–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.
–Ziurtagiria, Justizia Ministerioaren mendeko Sexu Delitugileen Erregistro Zentralarena. Adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenaturik ez egotea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Hori dena, uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (lege horren bidez aldatzen da haurrak eta nerabeak babesteko sistema).
–Armak eramateko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.
–Gizarte Segurantzaren txartelaren kopia.
–Banku-ziurtagiria, ordainsariak zein kontutan jaso nahi diren, kontu horren titulartasuna frogatzen duena.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Izangaiek aurkezturiko agiriak eta proba medikoen emaitzak ikusirik, epaimahaiak zehaztuko du zer hutsune sortu diren hautapen-prozesuan, eta baztertuak izan ez diren izangaiekin beteko ditu, baldin eta proba medikoak gainditu eta eskatutako agiriak aurkezten badituzte. Ondoren, Udalaren iragarki-taulan edo www.baranain.es/eu/ webgunean argitara emanen da oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartu direnen behin betiko zerrenda, puntuazio handienetik txikienera ordenatua.
7.5. Praktiketako funtzionarioak izendatzea.
Barañaingo Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira udaltzain-agente izateko oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, salbu eta aurretik Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak badira.
7.6. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.
Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta honako hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak horren gainean ezarritako aginduak eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek egina badu jada deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztu beharko da, frogatzeko ikastaroen edukiak berdinak edo baliokideak direla, baliozkoturiko ikastaroan edo ikastaroetan lortutako notak zehaztuta. Egiaztagiri hori interesdunak eskatu beharko dio Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten erakunde publikoek eman dituztenak edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokien puntuazioa ere eman beharko du.
Izangaiak, prestakuntza-ikastaroak dirauen bitartean, C mailaren hasierako soldata jasoko du, bai eta familia-laguntza ere, hala badagokio.
Era berean, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta bazeuden, horrexetan segituko baitute.
Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eskubideak.
Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Halakorik gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko zaio. Epaimahaiak baja horren berri emanen dio Udalari.
Osasun-azterketa bat eginen da oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen, baina, horretaz gain, ikastaroa egiten den bitartean edo hura bukatutakoan, behar diren proba mediko guztiak egiten ahalko zaizkie izangaiei, egiaztatzeko deialdiaren 3.1.d) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen segitzen dutela. Proba horien bidez egiaztatzen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja ematea hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionarioaren izaera galduko dute.
Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duten izangaiek, hautapen-prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute plazaz jabetzen diren arte.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiei kalifikazioa ezarriko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Kalifikazio-epaimahaiarendako lotesleak izanen dira Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak oposiziotik baztertuta geldituko dira.
8.–Proben eta prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.
8.1. Lehenengo probak 150 puntuko balorazioa izanen du gehienez. Hartan test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskineko gaiei buruzkoa, eta hiru erantzun eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Ongi erantzundako galdera bakoitzagatik puntu bat lortuko da. Gaizki erantzundako galdera bakoitzak 0,50 puntuko balorazio negatiboa izanen du. Bazterturik geldituko dira lehen ariketa honetan 75 puntura iristen ez diren izangaiak.
8.2. Gaitasun fisikoko ariketetan, III. eranskineko tauletan ageri den puntuazioaren arabera kalifikatuko dira izangaiak ariketa bakoitzean. Gehienez 40 puntu atera ditzakete, eta bazterturik geldituko dira lau probetako bakoitzean gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
8.3. Proba psikoteknikoa 0-30 puntu bitarte kalifikatuko da. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
8.4. Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.
8.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dutenak ere bazterturik geldituko dira oposiziotik.
9.–Azken kalifikazioa.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, hautapen-prozesu guztiko puntuazioak batuko dira, alegia, hautapen-fasean eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.
10.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
10.1. Izendapena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta gainditu dutenak izendatzeko proposamena igorriko du.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu ondoan, izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.
Organo eskudunak eskatutako agiriak aurkeztu ondoan, Barañaingo Udaleko udaltzain eta funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera, aurreko atalean ezarritakoa bete badute.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Behin prestakuntza-ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, jabetza hartzeak berekin ekarriko du berariaz uko egitea une horretara arte edukitako plazari, eta borondatezko eszedentziaren egoeran gelditzea, plaza-erreserbarik gabe.
10.2. Jabetza hartzea.
Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du plazaz.
Udaltzain-plaza batez jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean plazaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu Barañaingo Udalean sartzeko.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da, eta alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aurretik, babes-araubide horretan segitzea aukeratzen ahal du, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
11.–Datu pertsonalak babestea.
11.1. Datuen babesa.
Barañaingo Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu-deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.
11.2. Oinarri juridikoa.
251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.
11.3. Datuak zenbat denboraz gordeko diren.
Aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izaten ahal duen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
11.4. Datuen hartzaileak.
Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarrean dagoen legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan emanen dira argitara.
Eskubideak: Jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrera jo beharko duzu, edo egoitza elektronikora (www.baranain.es/eu/). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio-egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
https://www.baranain.es/eu/gaurkotasuna/lan-publikoa/
II. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA
1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.
2. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen komunak. VII. titulua: Toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: Biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.
3. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea, I. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.
4. 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun-indar eta -kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: Autonomia-erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetako hirugarrena eta seigarrena.
5. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionarioaren izaera hartu eta galtzea. III. kapitulua: Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio-karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Administrazio-egoerak.
6. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: Zigor-bermeak eta zigor-legearen aplikazioa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. titulua: Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua: Zigorrak.
7. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua: Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.
8. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. I. eta II. tituluak.
9. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: II. liburua: I. titulua: Salaketa. III. titulua: Polizia judiziala. VI. titulua: Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: Toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: Prozedura bereziak. II. titulua: Prozedura laburtua. II. kapitulua: Polizia judizialaren eta fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.
10. 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus Prozedura arautzen duena.
11. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
12. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Dokumentazio eta identifikazio pertsonala. III. kapitulua: Herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak. V. kapitulua: Zehapen-araubidea.
13. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
14. 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.
15. Barañaingo Udaleko udal-ordenantza ez-fiskalak:
–Ordenantza, merkataritza ez-egonkorra arautzen duena. (2016ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa, eta 4.b.2, 7. eta 11.1 artikuluen aldaketa, 2020ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 3an).
–Udal-ordenantza, Barañaingo udalerriko mugikortasunari buruzkoa (2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 3koa).
–Ordenantza, Eremu publikoan terrazak, beladoreak eta merkataritzari nahiz ostalaritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duena (2017ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa).
–Udal-ordenantza, herritarren arteko bizikidetza eta eremu publikoen babesa arautzen dituena (2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 1ekoa, eta 34., 35., 36. eta 37. artikuluen aldaketa, 2015eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 16an).
–Ordenantza, etxabeak eta/edo biltokiak erabiltzeko baimen administratiboa ematea arautzen duena (2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 2koa).
16. Etika eta deontologia poliziala:
–Jokabide-kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).
–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.
–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).
17. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: Legearen aplikazio-eremua. III. titulua: Prozeduraren instrukzioa.
18. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.
19. 201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun Publikoen eta Josteta Jardueren Ordutegi Orokorra arautzen duena.
20. Barañaingo geografia eta kale-izendegia (aintzat hartuko da deialdi hau argitaratzen den unean Udalaren webgunean dauden testua eta planoa).
21. Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.
22. Windowsen oinarrizko funtzioak: mahaigainaren zatiak eta funtzionamendua (ikonoak, zuzeneko sarbideak), hasierako barraren zatiak eta funtzionamendua, Windowsen arakatzailea.
23. Wordi buruzko oinarrizko nozioak: Testua sartzea eta gordetzea, karaktereen, paragrafoaren eta dokumentuaren formatua, taulak eta taulen formatua, testuaren zuzenketa.
24. Exceli buruzko oinarrizko nozioak: elementuak ezagutzea (liburuak, orriak, gelaxkak), oinarrizko formulak erabiltzea, grafikoak egitea, formatua ematea.
III. ERANSKINA.–PROBA FISIKOARI DAGOZKION ARIKETAK
1.–Banku press-a.
Deskribapena.
Banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonendako, eta 25 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratu beharko du pisua, barrari ahurraz helduz eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.
Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:
–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.
–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
ERREPIKAPENAK (GIZONAK) | ZENBAT ALDIZ EMAKUMEEK | NOTA |
30 baino gutxiago | 20 baino gutxiago | Baztertua |
30 eta 35 artean | 20 eta 25 artean | 5 |
36 eta 41 artean | 26 eta 31 artean | 5,5 |
42 eta 46 artean | 32 eta 36 artean | 6 |
47 eta 51 artean | 37 eta 41 artean | 6,5 |
52 eta 55 artean | 42 eta 45 artean | 7 |
56 eta 59 artean | 46 eta 49 artean | 7,5 |
60 eta 62 artean | 50 eta 52 artean | 8 |
63 eta 64 artean | 53 eta 54 artean | 8,5 |
65 | 55 | 9 |
66 | 56 | 9,5 |
67 edo gehiago | 57 edo gehiago | 10 |
2.–Uretako trebetasun-proba (50 metro estilo librean).
Baloratuko da arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur-ingurunean nola egokitzen den.
Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteera-plataforma erabili gabe.
Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.
Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretara bota eta 50 metro eginen ditu igerian (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metro itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako aulki edo irteera-plataformatara igo.
Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.
–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.
Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko):
DENBORA (GIZONAK) | DENBORA (EMAKUMEAK) | NOTA |
42" edo gehiago | 48" edo gehiago | Baztertua |
39"-tik 41,9"-ra bitarte | 45"-tik 47,9"-ra bitarte | 5 |
37"-tik 38,9"-ra bitarte | 43"-tik 44,9"-ra bitarte | 5,5 |
36"-tik 36,9"-ra bitarte | 42"-tik 42,9"-ra bitarte | 6 |
35"-tik 35,9"-ra bitarte | 41"-tik 41,9"-ra bitarte | 6,5 |
34"-tik 34,9"-ra bitarte | 40"-tik 40,9"-ra bitarte | 7 |
33"-tik 33,9"-ra bitarte | 39"-tik 39,9"-ra bitarte | 7,5 |
32"-tik 32,9"-ra bitarte | 38"-tik 38,9"-ra bitarte | 8 |
31"-tik 31,9"-ra bitarte | 37"-tik 37,9"-ra bitarte | 8,5 |
30"-tik 30,9"-ra bitarte | 36"-tik 36,9"-ra bitarte | 9 |
29"-tik 29,9"-ra bitarte | 35"-tik 35,9"-ra bitarte | 9,5 |
28,9" edo gutxiago | 34,9" edo gutxiago | 10 |
3.–Zalutasun-proba (Barrow testa).
Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera-marraren atzeko aldean.
Gauzatzeko modua: Probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero beste aldera (grafikoko A eta B ibilbideak). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.
Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 24,5 segundo gizonezkoentzat, eta 26,2 segundo emakumeentzat.
Saioa baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:
–Zutoin bat botatzen badu.
–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.
–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).
Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, segundo-ehunenetan, kontuan harturik izangaiak irteera-marra berriz gurutzatzen duen unean bukatzen dela ariketa. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula-sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.
DENBORA (GIZONAK) | DENBORA (EMAKUMEAK) | PUNTUAZIOA |
24,5" baino gehiago | 26,2" baino gehiago | Baztertua |
24"-tik 24,5"-ra bitarte | 25,8"-tik 26,2"-ra bitarte | 5 |
23,6"-tik 23,9"-ra bitarte | 25,4"-tik 25,7"-ra bitarte | 5,5 |
23,3"-tik 23,5"-ra bitarte | 25,1"-tik 25,1"-ra bitarte | 6 |
23"-tik 23,2"-ra bitarte | 24,8"-tik 25"-ra bitarte | 6,5 |
22,7"-tik 22,9"-ra bitarte | 24,5"-tik 24,7"-ra bitarte | 7 |
22,4"-tik 22,6"-ra bitarte | 24,4"-tik 24,6"-ra bitarte | 7,5 |
22,1"-tik 22,3"-ra bitarte | 24,1"-tik 24,3"-ra bitarte | 8 |
21,8"-tik 22"-ra bitarte | 23,8"-tik eta 24"-ra bitarte | 8,5 |
21,5"-tik 21,7"-ra bitarte | 23,5"-tik 23,7"-ra bitarte | 9 |
21,3"-tik 21,4"-ra bitarte | 23,3"-tik 23,4"-ra bitarte | 9,5 |
21,2" edo gutxiago | 23,2" edo gutxiago | 10 |
4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).
Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, txandaka zapaldu beharko dituzte ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak, edo marretatik harago. Oin baten gainean bermatuta eman behar da buelta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa izanen da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.
Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.
Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:
–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.
–Izangaia bere kaletik ateratzea.
–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea, muturreko marra edo haratago zapaldu gabe utzi duelako.
–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.
–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun-metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroen beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.
Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte egindako tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), eskala honi jarraikiz:
TARTEAK (GIZONAK) | TARTEAK (EMAKUMEAK) | PUNTUAZIOA |
10 baino gutxiago | 8,0 baino gutxiago | Baztertua |
10 | 8 | 5 |
10,5 | 8,5 | 5,5 |
11 | 9 | 6 |
11,5 | 9,5 | 6,5 |
12 | 10 | 7 |
12,5 | 10,5 | 7,5 |
13 | 11 | 8 |
13,5 | 11,5 | 8,5 |
14 | 12 | 9 |
14,5 | 12,5 | 9,5 |
15,0 edo gehiago | 13,0 edo gehiago | 10 |
IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA
1.–Ikusmena. Begien sistema.
–Zuzendu gabeko ikusmen-zolitasuna:
- 4/10 bi begietan, edo
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.
–Ikuseremu monokularra: Plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.
–Diplopia.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsirik eza.
–Keratotomia erradiala.
2.–Entzumena. Entzumen-sistema.
–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.
–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.
3.–Mintzamena.
–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia-lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.
4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.
–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.
–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.
–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.
–Zifosiak, 30° baino handiagoak.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.
–Espondilitis ankilosatzailea.
–Paget-en eritasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.
5.–Digestio-aparatua.
–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.
–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio-mahaiak baloratu beharrekoa.
–Gibeleko zirrosia.
–Behazun-zirrosi primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio-mahaiak baloratu beharrekoak.
–Uzki-esfinterreko ihesa.
6.–Bihotz-hodietako sistema.
–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.
–Arritmiak eta blokeoak: Eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).
–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).
–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.
7.–Arnas aparatua.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).
–Pleurako isuri errepikatuak.
–Berezko pneumotorax errepikatuak.
–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.
8.–Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.
–Neurona motorraren eritasunak.
–Ataxiak.
–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).
–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.
–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.
–Bertigoak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.
–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.
–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.
9.–Nahasmendu psikiatrikoak.
–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.
–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.
–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).
–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.
–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte-harremanetan eta lanean eragina dutenak.
10.–Aparatu genitourinarioa.
–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Gernu-inkontinentzia.
–Giltzurrun-polikistosia.
11.–Sistema endokrinologikoa.
–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison-en eritasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Diabetes mellitusa.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.
–Orbainak eta larruazaleko prozesu kronikoak, baldin eta, haien hedadura, eragin funtzionala eta kokapena dela kausa, polizia-lanetan aritzea eragozten badute.
13.–Odola eta organo hematopoietikoak.
–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia.
–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.
14.–Bestelakoak.
–GIB birusaren antigorputzen eramailea.
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio-mahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (GMI > 25).
15.–Ohar orokorrak.
–Patologia baztertzaileak ebaluazio-mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera eta polizia-lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.
–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio-mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio-mahaiaren iritziz polizia-lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.
Iragarkiaren kodea: L2601381
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
