6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
LA NAVAKO ETA ALHAMAKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta 2026
Elkarte honetako ordenantzetan ezarritakoa bete beharrez, elkarteko buruak batzar orokor arrunterako deia egiten du. Martxoaren 3an eginen da, asteartearekin, Cintruenigoko San Francisco de Asís egoitzako ekitaldi-aretoan. Lehen deialdia 19:30ean izanen da, eta bigarrena eta azkena, berriz, ordu erdi geroago. Hain zuzen, bigarren deialdian hartutako erabaki guztiak baliozkoak izanen dira, zenbat lagun joan diren gorabehera.
Gai-zerrenda:
–2025eko otsailaren 24ko bilerako akta irakurtzea.
–2025eko ekainaren 19ko bilerako akta irakurtzea.
–Ureztatzaileen Elkarteak aurkeztutako 2025eko memoria irakurri eta, hala badagokio, onestea.
–2025eko ekitaldirako kontuen itxiera irakurri eta, hala badagokio, onestea.
–2026rako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua irakurri eta, hala badagokio, onestea.
–Karguak berritzea.
–Galde-eskeak.
Aditzera ematen da, elkarte honetako kideek jakin dezaten, Cintruenigon, 2026ko otsailaren 13an.–Elkarteko burua, Ángel García Andrés.
Iragarkiaren kodea: P2602327