3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA
Enkate publikoa, jabetzan duen higiezin bat besterentzeko
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak honako higiezin hauek besterentzeko baimena eman zion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 2025eko abenduaren 29an:
1.–Higiezinaren deskribapena eta gutxieneko lizitazio prezioa.
Hiri-finka: Iruñean (Nafarroa) dago, Paulino Caballero kalea 40, 5. ezk. helbidean. 147,07 m²-ko azalera eraikia du, eta 127,93 m²-ko azalera erabilgarria. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatua; 7736 finka zenbakia, 287. liburukia, 127. liburua, 31. folioa, 2. alta. Erreferentzia katastroan: 310000000001880421SO, eta katastroko azalera: 144,74 m².
Hirigintza-baldintzak: hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.
Lehendik dauden eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiriaren arabera (2024-08-17an erregistratua Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitutako 137220 erregistro-zenbakiarekin), higiezinak kalifikazio hau lortu du:
–Energia-kontsumoa (kWh/m²): 194.57 - E letra.
–Isurketak urtean (Co2 kg/m² urtean): 41.2 - E letra.
Gutxieneko lizitazio prezioa 316.044 euro da (hirurehun eta hamasei mila eta berrogeita lau euro) higiezinarentzat. Murrizketa hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzak 2025eko abenduaren 29an emandako Ebazpenaren bidez arrazoitu zen, eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak 2025eko abenduaren 19an baimendu, bat etorriz Gizarte Segurantzaren ondareari buruzko urriaren 9ko 1221/1992 Errege Dekretuaren 15.4 artikuluarekin.
Eratu beharreko bermea (lizitazio prezioaren %5): 15.802,20 euro (hamabost mila zortziehun eta bi euro eta hogei zentimo).
Lizitazioan interesa duen orok aztertzen ahalko du jabetza-titulua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan, bulegoko egun eta ordu baliodunetan, eta enkantea egin aurreko azken egun baliodunaren eguerdiko 12:00ak baino lehen.
Enkantean jarriko den higiezina bisitatzen ahalko da, aurretik eskatuz gero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Idazkaritzaren Ondare Atalari, dela 948289313 telefonora deituz, dela helbide honetara idatziz: navarra.secretariaprovincial.tgss@seg-social.es
Enkantea baldintza-agirian jaso diren administrazio klausulei jarraikiz eginen da. Baldintza-agiri hori balizko lizitatzaileen eskura dago Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 4. solairua, Iruña, 948 289313 telefonoa, 9:00etatik 14:00ak bitarte), baita www.seg-social.es web-orrian ere.
Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta horretarako epea 2026ko martxoaren 13ko 14:00etan bukatuko da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein erregistrotan.
Enkante publikoa 2026ko martxoaren 24an eginen da, 09:30ean, GSDNko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren egoitzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 5. solairua, Iruña), horretarako eratutako mahaiaren aurrean.
Iruñean, 2026ko otsailaren 11n.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako probintzia-zuzendaria, María Halcón Ruiz de Alda.
Iragarkiaren kodea: E2602219