2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN kodea: 886021.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/886021).
–Oinarrien xedea eta zertarakoa: Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzak arautzea.
–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak: deialdi honek 2026. urtean zehar egiten diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.
–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea 886021) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://sakana-mank.eus).
–Laguntzetarako dirua, guztira: 25000 euro.
–Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak egiteko epea 2026ko martxoaren 31 artekoa izango da, 2026. urteko 1. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; ekainaren 30 artekoa, 2026.urteko 2. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; urriaren 31 artekoa, 2026.urteko 3. eta 4. hiruhilekoei dagozkion dirulaguntzetarako.
Lakuntzan, 2026ko otsailaren 9an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2601996