2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko buruaren ordainsariak eta dedikazio araubidea
Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 31n eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik mankomunitate honetako lehendakaritza-karguari %100eko lanaldia (lanaldi osoa) eskaintzeko proposamena, kargu horri dagozkion eginkizunak betetzeko,
Udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatuarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aho batez erabaki da:
1.–Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko buruari lanaldiaren %100eko erabateko dedikazioko araubidea ezartzea. Urtean 35.000 euro gordin jasoko ditu, hamalau soldatatan (Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga kendu behar zaizkio). Ordainsari hau Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordansariak eguneratzen diren proportzio berean eguneratuko da. Mankomunitateak bere gain hartzen du horren ondorioz Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.
2.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan zein web-orrian argitaratzea, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari.
Etxalarren, 2026ko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2601897