2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egiaztapenerako kode segurua sortzea
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen egiaztapenerako kode segurua sortzea https://egoitzaelektronikoa.bortziriak.eus helbide elektronikoan, honako ezaugarri hauekin:
a) Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.
b) Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.
c) Kode bidez kautotutako agiria egoitza elektronikoaren -eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxiboaren- bidez eskuratzea, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.
d) Toki entitatea bere Internet atarian edo sarbide puntuan argitaratutako informazioan identifikatu dela iritzi ahal izateko, atari edo puntu horrek egoitza elektronikoa izan behar du.
2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Etxalarren, 2026ko otsailaren 2an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2601491